Muturreko datu
Estatistikan, muturreko datuak gainerako datuen balioetatik urrun kokatzen diren datuak dira. Adibidez, gela bateko 10 objektuen tenperaturak jaso eta horietan labea 175 °C gradutan bada, beste guztiak 20 °C-25 °C artean izanik, batez besteko tenperatura 35.5 °C-40 °C tartean izango da. Horrelako egoeretan mediana egokiagoa izaten da balio orokor edo zentro neurri bat emateko.
Muturreko datuak beste datuak barneratzen ez dituen beste populazio baten adierazgarri izan daitezke. Errore sistematiko, neurketa errore eta ikerketa oinarritzen duen teoriaren akats edo hutsuneengatik ere azal daitezke.
Besterik gabe suertatu direlako ere azal daitezke, ikerketan inongo okerrik egin gabe. Muturreko datuak eragin dituzten okerrak edo hutsuneak azaldu eta eragin dituzten muturreko datuak ezabatu direnean bakarrik jarrai daiteke aurrera. Ikerketan okerrik ez badago, ez dira ezabatuko, orduan berez suertatu baitira eta horrenbestez, kontuan hartzekoak izango baitira.
Muturreko datuen maiztasuna
Banaketa normalaren araberako datuetan, 22 datuetatik 1, batez bestekotik bi desbideratze estandar baino gehiago desbideratuko da. 370 datuetatik 1, batez bestekotik hiru desbideratze estandar baino gehiago desbideratuko da.
1000 datuetan, 5 datu espero da batez bestekotik 3 desbideratze estandar baino gehiago aldentzea. Lagin tamaina 100 denean, 3 datu espero da 3 desbideratze estandar baino gehiago urruntzea.
Muturreko datuak nola antzeman
Kaxa-diagramak muturreko datuak antzemateko irizpide bat ematen du. Badira ordea bestelako irizpide kuantitatiboak, Dixonen Q testa esaterako.
Kanpo estekak
- Datu atipikoak, Gizapedian.