Nära livet
Nära livet | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | Nära livet |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ulla Isaksson (en) |
Antzezlea(k) | |
Eva Dahlbeck Ingrid Thulin Bibi Andersson Barbro Hiort af Ornäs Erland Josephson Max von Sydow Gunnar Sjöberg (en) Ann-Marie Gyllenspetz (en) Inga Landgré Lars Lind (en) Bengt Blomgren (en) | |
Argazki-zuzendaria | Max Wilén (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Bideoa | YouTube |
Nära livet (euskaraz: «Bizitzaren Atarian») 1958ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Eva Dahlbeck, Ingrid Thulin, Bibi Andersson, Barbro Hiort af Ornäs eta Erland Josephson aktoreek antzeztu zuten.
Film honetan Bergmanek bizitza, heriotza, bikotea eta familia haurdunaldia eta jaiotzaren ikuspuntutik jorratzen ditu eta 1957ko Basa Marrubiak filmaren jarraipen paraleloa burutzen du. Haurdunaldiaren aldi ezberdinetan dauden hiru emakume ospitalean elkar ezagutuz, bizitzaren handitasun eta unibertsaltasunari ate bat irekitzen die.
Canneseko Zinemaldian emakumezko aktore onenaren (Ingrid Thulin, Eva Dahlbeck, Barbro Hiort-Af-Ornas eta Bibi Andersson) eta zuzendari onenaren (Ingmar Bergman) sariak irabazi zituen, horrez gain Urrezko Palmaren izendapena ere jaso zuen.
Argumentua
Ceciliak (Ingrid Thulin) hiru hilabeteko haurdunaldia besterik ez daramanean barne odoljarioa izango du. Ospitaleko gelan Stina (Eva Dahlbeck) ezagutuko du, haren umea atzerapenarekin jaiotzera doa, bai eta Hjördis ere (Bibi Andersson), ezkontzatik kanpo ernaldutako eta aurrez abortatzen saiatu izan den haurraren zain dagoena.
Aktoreak
- Eva Dahlbeck: Stina Andersson
- Ingrid Thulin: Cecilia Ellius
- Bibi Andersson: Hjördis Petterson
- Barbro Hiort af Ornäs: Brita erizaina
- Erland Josephson: Anders Ellius
- Max von Sydow: Harry Andersson
- Gunnar Sjöberg: Nordlander doktorea
- Ann-Marie Gyllenspetz: Counsellor Gran
- Inga Landgré: Greta Ellius
Kanpo estekak
- Nära livet filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Suedieraz)
- Nära livet filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)