Narayani Gunea
Narayani Gunea | |
---|---|
Nepal | |
Administrazioa | |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Nepalgo garapen-eskualdea | Erdialdeko eskualdea |
ISO 3166-2 | NP-NA |
Hiriburua | Hetauda |
Deuseztapen data | 2015eko irailaren 20a |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°25′N 85°00′E / 27.42°N 85°E |
Azalera | 8.313 km² |
Demografia |
Narayani Gunea (nepaleraz: नारायणी अञ्चल), Nepalgo Erdialdeko eskualdeko gunea da, Indiarekin muga egiten duena. Hiriburua Hetauda da baina hiri garrantzitsuena Bharatpur.
Etimologia
Izena Narayani (Gandaki) ibaiak ematen dio eta Terai ordokian dago. 8.313 km²-ko azalera du eta 2.466.138 biztanle.
Historia
XIX. mende hasierara arte basoz estalita zegoen eta gerra Anglo-Gurkhoaren (1814-1816) ondoren hasi zen populatzen.
Natura
Nepalgo Parke Nazionalik zaharrena du, Chitwan Parke Nazionala. 1973an sortu zuten eta 1984ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Bengalako tigrea bizi da bertan.