Artikulu hau larruazaleko erupzioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Negel (argipena)».
Negela, efloreszentzia ere deitua, larruazaleko erupzioa da, horren kolorearen aldaketa (maiz, gorriuneak), makulak, papula edo pikortak, babak eta beste sintomak barne hartzen dituena, hantura, azkura eta erreminarekin batzuetan. Beste gaixotasun batzuk diagnostikatzeko sintoma da. Era akutuan agertzen denean, bereziki infekziozko gaixotasunekin loturik, exantema deitzen zaio.