Nikita Ivanovitx Panin
Nikita Ivanovitx Panin | |||
---|---|---|---|
1763 - 1781 ← Mikhail Vorontsov (en) - Ivan Osterman (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gdańsk, 1718ko irailaren 18a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||
Heriotza | San Petersburgo, 1783ko martxoaren 31 (juliotar egutegia) (64 urte) | ||
Hobiratze lekua | Annunciation Church of the Alexander Nevsky Lavra (en) | ||
Familia | |||
Aita | Ivan Vasilevich Panin | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Panin (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta militarra | ||
Jasotako sariak | |||
Nikita Ivanovitx Panin (errusieraz: Ники́та Ива́нович Па́нин; Gdańsk, Polonia, 1718ko irailaren 29agreg./irailaren 18ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1783ko apirilaren 11greg./martxoaren 31jul.) errusiar politikaria izan zen.
Biografia
1747an Errusiako ministro izan zen Kopenhagen, eta 1748-1759 urteetan, Stockholmen. Katalina II.ak kontseilari eta ministro nagusi izendatu zuen. Panin liberala zen eta Konstituzio bat egituratzen eta jopuen bizimodua hobetzen ahalegindu zen, baina aitoren seme-alabak aurka jarri eta ez zuen lortu.
1762-1781 urteetan errusiar diplomaziaren buru izan zen, eta iparraldeko estatu ahaltsuenak biltzen saiatu zen (Errusia, Suedia, Polonia, Prusia, baita Britainia Handia ere), habsburgotarren eta borboitarren eraginaren aurka borroka egiteko. Huts egin zuen bere ahaleginean, eta 1772. urtean Poloniaren lehen banaketa onartu behar izan zuen. 1781. urtean kargutik kendu zuten iparreko herrialdeen neutraltasuna aldarrikatzen saiatu zelako.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Ivanovitx Panin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |