Nimona (filma)
Nimona (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Nimona |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, fantasiazko filma, family film (en) , abenturazko filma, ekintza-filma eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Nimona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nick Bruno (en) Troy Quane (en) |
Gidoigilea(k) | Robert L. Baird (en) Lloyd Taylor (en) Troy Quane (en) Pamela Ribon Keith Bunin (en) Marc Haimes (en) Nick Bruno (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roy Lee (en) |
Konpainia ekoizlea | Annapurna Animation (en) Annapurna Pictures (en) Blue Sky Studios (en) Double Negative (en) 20th Century Animation (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christophe Beck |
netflix.com… | |
Bideoa | YouTube |
Nimona abenturazko komedia-filma da, zientzia-fikzio fantastiko, 3D animazio digitalean egina eta ND Stevensonen izen bereko komiki sialean oinarrituta. Nick Bruno eta Troy Quane izan ziren zuzendariak eta Marc Haimesek idatzi zuen gidoia. Chloe Grace Moretz, Riz Ahmed eta Eugene Lee Yang-en ahotsak ditu bertsio originalak.
Ekoizpena
Hasieran, Blue Sky Srudiosen ekoizpena izan behar, 20th Century estudioen garai bateko adarra, eta Patrick Osborne prest zuten zuzentzeko eta 2020an estreinaldia egiteko. Baina Disney Koproazioak 20th Centuryren jabe 21st Century Fox eskuratu zuelarik, egitasmoak Disneyren lidergo berriaren gaitzespena jaso zuen, filmeko LGBTQ gaiak zirela eta. Hori dela eta, zenbait aldiz atzeratu zen bertan behera utzi baino lehen, Blue Sky itxi egin zelarik 2021eko apirilean.[1]
2022ko apirilaren 11n jakinarazi zen Annapurna Pictures-ek proiektua berreskuratua zuela, DNEG Animation ekoizpenean lagun zuela, eta filma doitu egin zen 2023an Netflix plataforman estreinatzeko, euskaraz estreinatu ere, bai bikoiztuta eta bai azpidatziekin.[2]
Ingelesezko bikoiztaileak
- Chloë Grace Moretz: Nimona
- Riz Ahmed: Ballister Blackheart
- Eugene Lee Yang: Ambrosius Lombidoro (Goldenloin)
- Frances Conroy: Direttrice
- Lorraine Toussaint: Regina Valerin
- Beck Bennett: Sir Thoddeus "Todd" Sureblade
- RuPaul: Nate Knight
- Indya Moore: Alamzapam Davis
- Julio Torres: Diego lo Scudiero
- Sarah Sherman: Coriander Cadaverish
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Nimona (película)» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-09 data duen 153645225 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-09 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Clark, Travis. «Disney raised concerns about a same-sex kiss in the unreleased animated movie 'Nimona,' former Blue Sky staffers say» Business Insider.
- ↑ (Ingelesez) «Nimona» Zer Non Ikusi (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).