Normandiar arkitektura
Normandiar arkitektura kontzeptua Normandiarrek Arkitektura erromaniko barruan sortutako estiloa definitzeko erabiltzen da. Estilo hau normandiarren menperatu zituzten lurraldetan garatu zen, XI. eta XII. mendeetan. Normandian sortutako joerak Europako iparraldean, batez ere Ingalaterran, zabaldu ziren. Ingalaterra izan zen, alegia, estilo hau gehien zabaldu zuen herriak eta han gordetzen dira eraikin gehienak.[1] Halaber, Eskozian eta Irlandan ere garrantzi handia lortu zuen Normandiar arkitektura. Garai berean Sizilian, bestetik, leinu normandiar batek agindu zuen eta horri esker, lurralde horietan, beste estiloekin, batez ere musulmana eta bizantziarrarekin, nahastu zen, normandiar arkitektura berezi bat garatuz.
Kontzeptuaren jatorria
Dirudienez, kontzeptua XVIII. mendean sor zezakeen baina normalean Thomas Rickmani egotzi zaio bere lehen erabilera. Rickman 1817an, An Attempt to Discriminate the Styles of English Architecture from the Conquest to the Reformation liburuan, gotiko barruan "Normandiar gotikoa" erabili zuen.
Eraikin motak
Mota askotako eraikinak aurkituko ditugu estilo honetan:[2]
- gazteluak eta gotorlekuak
- dorreak
- monasterioak
- elizak
- katedralak
- abadetxeak
Ezaugarri nagusiak
- Eraikinek itxura irmoa, gotortua izaten dute.
- Askotan eraikin hauek proportzio handiak dituzte.
- Arku borobilen erabilera arte honen ezaugarri nagusia izan daiteke, batez ere ateetan eta lehioetan.
- Gotikoaren lehen urrats bezala ikus daiteke. Batzutan "normandiar gotikoa" ere aipatu izan da.[3][2]
Iruditegia
-
Gizonen abadetxea, Caenen.
-
Monrealeko katedralaren klaustroa, Sizilian.
-
St Magnus Katedralaren barrualdea, Orkadak uhartedian. .
-
Edinburgheko gaztelua, Eskozian.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Ingelesez):Normandiar arkitekturaren ezaugarriak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Normandiar arkitektura |