Nortasunaren nahasmendu antisoziala portaera axolagabe, oldarkor, erasokor eta antisozialak ezaugarritzen duen nortasunaren nahasmendua da. Pertsonari ezinezkoa gertatzen zaio lotura afektiboak ezartzea, eta sor litezkeen egoera larriek ez diote inolako larritasunik edo erruduntasun-sentsaziorik eragiten.[1] Sintomak nerabezaroan garatzen dira.