Oleg Sentsov
Oleg Sentsov | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Simferopol, 1976ko uztailaren 13a (48 urte) |
Herrialdea | Ukraina (1991 - |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kyiv National Economic University named after Vadym Hetman (en) |
Hizkuntzak | ukrainera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, errealizadorea, idazlea eta zinema gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Oleg Gennadyevitx Sentsov (ukraineraz: Олег Геннадійович Сенцов, translit.: Oleh Hennadiiovych Sentsov; Simferopol, 1976ko uztailaren 13a) ukrainar zinemagile, idazle eta ekintzailea da.
Krimean jaio zen, Sobietar Batasunean, eta errusiar etniakoa da. Ekonomia ikasi zuen Kieven. 2008an eta 2009an filmatu zituen lehen bi film laburrak. 2012an egin zuen lehen film luzea.
2014an Errusiak Krimea anexionatzearen aurka agertu zen eta ez zuen ezagutu. Errusiarrek 2014ko maiatzean atxilotu zuten eta terrorismoa leporatu zioten. Espetxean torturatu ondoren, hogei urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 2015ean. 2018an 145 eguneko gose-greba egin zuen.
Hainbat herrialdek eta erakundek Sentsov kontzientzia preso hartu zuten, eta 2018an Europako Parlamentuak Sakharov Saria eman zion.
Sentsov 2019ko irailean askatu zuten, Ukrainarekin egindako presoen truke batean. 2022an Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, Kieveko defentsarako lurralde-indarrekin bat egin zuen.
Filmografia
Kategoria | Urtea | Filma | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Zuzendaria | Gidoigilea | Ekoizlea | Aktorea/Rola | Oharrak | |||
Filma | 2011 | Gamer | Bai | Bai | Bai | Ez | Errusieraz |
Dokumentala | 2017 | The Trial: The State of Russia vs Oleg Sentsov | Ez | Ez | Ez | Errusieraz, ukraineraz eta ingelesez; Askold Kurov zuzendaria | |
Filma | 2019 | Numbers | Bai | Bai | Ez | Ez | Akhtem Seitablayevekin batera zuzendua |
Filma | 2021 | Rhino | Bai | Bai | Bai | Ez | Veneziako Mostran izendatua |
Idazlanak
- Ez-fikziozkoak
- Купите книгу — она смешная ("Erosi liburua, dibertigarria da", 2014)
- Рассказы ("Ipuinak". Kyiv: Laurus, 2015)
- Bizirza joan egin da (2019)
- Antzezlanak
- Номера ("Zenbakiak")