Otto Arosemena
Otto Arosemena | |||||
---|---|---|---|---|---|
1966ko azaroaren 16a - 1968ko abuztuaren 31 ← Clemente Yerovi (en) ![]()
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Guayaquil, 1925eko uztailaren 19a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Guayaquil, 1984ko apirilaren 20a (58 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Peace Park of Aurora (en) ![]() | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Lucila Santos Trujillo (en) ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Guayaquil (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
![]() ![]() |
Otto Arosemena Gómez (Guayaquil, 1925eko uztailaren 19a – Salinas, 1984ko apirilaren 20a) ekuadortar politikaria izan zen. Ekuadorko presidentea izan zen 1966tik 1968ra.
Guayaquilgo familia batetik zetorren, eta hainbat kide Ekuadorko presidenteak izan ziren. 1955ean Zuzenbidean graduatu zen Guayaquilgo Unibertsitatean eta Guayasko Hauteskunde Auzitegiko presidentea izan zen.
1954an kongresuko diputatu hautatu zuten lehen aldiz, eta 1957an ganberako presidente. 1960an senatari hautatu zuten. 1963an, bere lehengusu Carlos Julio Arosemena Monroy presidentziatik kendu zuen junta militarrak borroka nagusia egin zuen. 1965ean Koalizio Instituzionalista Demokrata alderdia sortu zuen eta hurrengo urtean Batzar Konstituziogileko kide hautatu zuten.
Batzarrak lehendakari izendatu zuen 1966ko azaroaren 16an. Arosemenak liberalekin eta kontserbadoreekin osatu zuen gobernua. 1967ko martxoan petrolio hobi bat aurkitu zen herrialdearen ipar-ekialdean. Osasun Publikoko ministerioa sortu zuen, obra publikoak egin zituen eta eskola ugari eraiki zituen.
Demokrazia sendotu ondoren, José María Velasco Ibarrak irabazi zituen hauteskundeak deitu zituen, eta lehendakaritza eman zuen 1968ko abuztuan.
Historia eta Geografia Politikoko unibertsitateko irakaslea ere izan zen. Eroriko baten ondorioz hil zen.