Oxobi
Oxobi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jules Martin Moulier |
Jaiotza | Bidarrai, 1888ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1958ko otsailaren 7a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Itsasu |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, poeta eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Oxobi |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Jules Martin Moulier Hiribarne, ezizenez Oxobi (Bidarrai, Nafarroa Beherea, 1888ko apirilaren 7a - Hiriburu, Lapurdi, 1958ko otsailaren 7a) euskal idazlea.
Larresoroko eta Nayko (Paue inguruan) apaizgaitegietan ikasi ondoren, apaiz egin zen, Hiriburun, 1912an. Donostiri eta Arrangoitzeko erretore izan zen. Eskualduna aldizkarian eman zituen argitara hasierako lanak. Gure Herria aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, 1921ean. Almanaka eta Herria agerkarietan ere idatzi zuen. 1952an euskaltzain izendatu zuten. Alegia-idazle gisa da batez ere ezaguna.
« | Pentsatzen dut Bizenta Mogel, Zaldubi edo Oxobi bezalako alegialariei buruz, haiek abiarazi zutelako narrazio generoa euskal literaturan: lortu zuten, alegia genero erdi-jaso erdi-herrikoia hautatu zutelako, irakurlego zabala ukan zutelako xede, eta ez beste batzuek bezala publiko kultua bakarrik (hala nola Juan Antonio Mogelek Peru Abarkarekin). | » |
Lanak
Poesia
- Alegiak (1926, S. Lorda)
- Heiatik Zerura (1935, La Presse)
- Alegiak eta poemak (1992, EEE - Susa)
- Boz-Oihu! Deidar! Nigar! (1913, Porché)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Akademia eta herrigintza» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |