Ozark (telesaila)
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ozark (argipena)».
Ozark (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Bill Dubuque (en) |
Izenburua | Ozark |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 44 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Grabazio lekua(k) | Lake Lanier (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jason Bateman |
Antzezlea(k) | |
Jason Bateman Laura Linney Julia Garner Michael Mosley Jordana Spiro Jason Butler Harner Esai Morales Peter Mullan Lisa Emery (en) Sofia Hublitz Joseph Sikora | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jason Bateman Mark Williams Bill Dubuque (en) Chris Mundy (en) |
Konpainia ekoizlea | MRC (en) Aggregate Films (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Netflix |
Hasiera-data | 2017ko uztailaren 21a |
Amaiera-data | 2022ko apirilaren 29a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Missouri |
Historia | |
Jasotako sariak | Primetime Emmy Award for Outstanding Directing for a Drama Series (en) 71st Primetime Emmy Awards (en) |
Nominazioak | |
netflix.com… | |
|
Ozark estatubatuar telesaila da, 2017 eta 2022 urteen artean Netflixen eman zutena. Lau denboraldi izan ziren, azkena bi partetan banatua.
Sinopsia
Marty Byrde finantza aholkularia da. Familia bat du, errutinan bizi da itxura batez, eta, haren familiarentzat, bizitza arrunta du. Haren emazteak eta seme-alabek, ordea, ez dakite Byrderen sekretua: Mexikoko droga talde baten dirua zuritzeaz arduratzen dela.[1]
Chicagon arriskuan daudelarik, Ozarkera joango dira bizitzera, baina ere Mexikoko narkoentzako dirua zuritzen jarraitu beharko dute, eta bertako pertsonaiekin nahastuko dira: Langmore familia txiroa (non Ruth gaztea ezin azkarragoa nabarmentzen den), eta Snell familiako lurjabeak, heroina bertan ekoizten dutenak. Guztiekin tratuetan, familiak ere egia jakingo du, eta negozio arriskutsuetan sartuko dira guztiak.
Halaber, Byrde familiak gero eta erlazio zuzenagoa izango du Mexikoko Omar Navarro narkoaren kartelarekin, eta azken bi denboraldietan, bere iloba arriskutsuarekin, Javi Elizondro (horrela idatzia, tarteko R horrekin)[2], eta baita ere, joko bikoitza eginez, FBIko agenteekin.
Pertsonaia nagusiak
- Jason Bateman: Martin "Marty" Byrde
- Laura Linney: Wendy Byrde
- Sofia Hublitz: Charlotte Byrde
- Skylar Gaertner: Jonas Byrde
- Julia Garner: Ruth Langmore
- Jordana Spiro: Rachel Garrison
- Jason Butler Harner: Roy Petty
- Esai Morales: Del
- Peter Mullan: Jacob Snell
- Lisa Emery: Darlene Snell.
- Marc Menchaca: Russ Langmore
- Charlie Tahan: Wyatt Langmore
- Janet McTeer: Helen Pierce abokatua
- Tom Pelphrey: Ben Davis
- Felix Solis: Omar Navarro
- Alfonso Herrera: Javi Elizondro,
- Jessica France: Maya Miller
- Joseph Sikora: Frank Cosgrove Jr.
Erreferentziak
- ↑ «Ozark» Berria 2018-04-28 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Ingelesez) «Ozark Wiki» ozark-netflix.fandom.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
Kanpo estekak
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |