Park Kyung-Ri

Park Kyung-Ri

Bizitza
JaiotzaTongyeong (en) Itzuli1926ko urriaren 28a
Herrialdea Hego Korea
HeriotzaWonju (en) Itzuli2008ko maiatzaren 5a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaQ21060580 Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Hau korear izena da, abizena Park du.

Park Kyung-Ri[1] (Tongyeong, Hego Korea, 1926ko urriaren 28a – Wonju, Hego Korea, 2008ko maiatzaren 5a) korear eleberrigile ospetsua izan zen. Tongyeongen jaio zen, Hegoaldeko Gyeongsang probintzian, eta gero Wonjun bizi izan zen, Gangwon probintzian. 1955ean egin zuen debuta literaturan, "Kalkuluak" (계산) (Gyesan) kontakizunarekin. Baina ezagunagoa da 16 liburukiko Toji (토지) (Lurra) eleberriagatik, XIX. eta XX. mendeen arteko Koreako historia nahasian kokatutako saga epikoa. Ondoren, zinemara, telebistara eta operara egokitu zen.[2]

Biriketako minbiziak jota hil zen 2008ko maiatzaren 5ean, 81 urte zituela.[2][3]

Bizitza

Park Kyung-Ri klase ertaineko familia batean jaio zen 1926an, Tongyeongen, Hegoaldeko Gyeongsang probintzian. Park Geum (박금이) izena jarri zioten jaiotzean. Gurasoak amak hemezortzi urte zituenean ezkondu ziren, eta aita, Bak Soo-young (박수영) , hamalau. Gurasoen arteko harremana ez zen ondo joan, eta horrek asko eragin zion bizitzan. Jaio eta berehala aitak ama abandonatu zuenean hasi zitzaizkion arazoak. Ondoren, egileak adierazi zuen beti izan zuela amarekiko sinpatia, baina aita gorrotatu zuela, horregatik bakartuta eta sentimendu kontrajarriekin bizi izan zela, eta horrek liburuen irudimenezko munduaz gozatzera bultzatu zuela.

1945ean ezkondu zen, batxilergoan graduatu eta urtebetera, baina bere arazoak ez ziren bere ezkontzarekin amaitu. Aitzitik, okerrera egin zuten, bere senarrari komunista izatea leporatu zioten, gero Koreako Gerran desagertu zen eta azkenean Seodaemungo espetxean hil zen.[4] Ez hori bakarrik, hiru urteko semea urte berean galdu zuen. Idazle profesional gisa 1955ean hasi zuen bere ibilbidea, Kim Tong-ni (김동리) eleberrigile eta poetaren gomendio baten ostean. 1960ko hamarkadan bularreko minbiziagatik ebakuntza egin zioten eta bere biloba, Wonbo, hazi behar izan zuen, bere suhi eta poeta, Kim Ji-ha (김지하), 1970eko hamarkadan komunista izateagatik atxilotu zutenean. Geroago biriketako minbizia izan zuen.[2]

Lana

Debutatu zuenean esan zuen:

"Zoriontsu izan banintz ez nukeen idatziko".[4]

Ondoren ere esan zuen:

"Amarekin eta alabarekin bizi naiz, eta ekonomikoki mantendu behar ditut. Zoritxarraz libratzea erabaki nuenean hasi nintzen idazten".

Bere karrera "Kalkuluak" (계산, Gyesan) ipuinarekin hasi zuen, eta bere lehen lanek zoritxarreko bizimoduaren eragin handia izan zuten. Kontakizun horien narratzaileak, "Tiempo de recelo" (불신 시대, Boolsin Sidae) eta "Tiempo de oscuridad" (암흑 시대, Amheuk Sidae), esaterako, amarekin bizi den eta senarra eta semea galdu dituen alaba bat dira askotan, eta hori da, hain zuzen, bere bizitzaren historia. Bere hurrengo eleberrietan, Kim botikariaren alabak (김 약국의 딸들, Kimyakgukui Ddaldeul) lanean, zailtasunak zailtasun, borrokan jarraitzen duten pertsonaiak erabiltzen jarraitzen du.[5] Hala ere, objektiboagoa bihurtu zen Koreako Gerraren gaia utzi zuenean eguneroko bizitzaz idazteko, eta teknika eta gai askotarikoagoak erabili zituen.

Giza duintasunaren garrantzia erakutsi zuen bere lan guztietan. Berak honelaxe definitzen zuen giza duintasuna: norberaren alderik nobleena babesten duena. Jendeak bere duintasuna ez babestea eragiten zuten tradizioak, sistemak eta agintariak kritikatzen zituen, eta bere asmoengatik duintasuna galtzen zuen jendea ere mespretxatzen zuen. Gainera, bere lanek giza isolamendua eta maitasunarekiko konfiantza osoa dute hizpide.

Toji ((토지) (Lurra)

Toji (Lurra) da bere nobelarik ezagunena. Eleberria modu serialean hasi zen 1969ko irailean, Literatura garaikidea aldizkarian (현대 문학, Hyundae Munhak). 25 urte behar izan zituen idazteko.[6] Menderako aldaketan —korearrak Japoniako inperialismoaren aurka borrokan ari zirenean— gizarteak izan zituen zurrunbiloak erakusten ditu. Penintsula osotik etorritako ehunka pertsonaia ditu. Kim Gil-sang (김길상) eta Choi Seo-hee (최서희), eleberriko heroi nagusiak, euren eleberrietako beste heroi batzuk bezala, euren duintasuna salbatzeko borrokan ari dira Koreako historiako aldirik zurrunbilotsuenean. Estiloan, hizkera dialektalean eta pertsonaien deskribapenetan trebetasun nabarmena du, eta Koreako historia modernoko gertakariak "ama lur" handiarekiko maitasunaren bidez erakusten ditu. Koreako literatura garaikidearen maisulantzat jotzen da. Zinemara, telebistara eta operara egokitu da. Hainbat hizkuntzatara itzuli da, ingelesa, frantsesa eta japoniera barne. Unescoren obra adierazgarrien zerrendan ere sartu dute.[7]

Lanak

  • 1955 "Kalkuluak" (계산, Gyesan)[8]
  • 1956 "Beltza eta zuria"(흑흑백백, Heukheuk baekbaek)
  • 1957 "Errezeloa" (불신시대, Bulsin Sidae)
  • 1958 "Maitasun kanta" (연가, Yeonga )
  • 1958 "Tierra Recóndita" (벽지)
  • 1958 "Iluntasun denbora" (암흑시대, Amheuk Sidae)
  • 1959 Naufragio baten egunkaria (표류도)
  • 1962 Kim botikariaren alabak (김약국의 딸들, Kimyakgukui Ttaldeul)
  • 1963 Arrain merkatua (파시)
  • 1965 Merkatua eta gudu-zelaia (시장과 전장, Sijang gwa Jeonjang)
  • 1965 Berdegunea (Nokjidae, 녹지대)
  • 1969-1994 Toji (토지 The Land)
  • Nire bihotza laku bat da (내 마음은 호수)
  • Galaxia urdina (푸른 은하)

Sariak

  • Woltan Literatura Saria (La tierra).
  • Literatura Garaikidearen Saria (1958)
  • Incheon saria
  • Kultura Merituaren Ordena (1992).[9]
  • Kultura Merituaren Ordena, Urrezko Koroa (hil ostean jasoa).

Erreferentziak

  1. Author Database. LTI Korea.
  2. a b c Park Kyung Ni, 81, author of Korean saga. International Herald Tribune 6 de mayo de 2008.
  3. Park Soo-mee. (8 de mayo de 2008). The loss of a literary luminary. JoonAng Daily.
  4. a b Choi Jae-bong (최재봉). (5 de mayo de 2008). 박경리 타계…수난의 민족사 품은 ‘한국문학 어머니’. 한겨레.
  5. 박경리 朴景利. Empas / EncyKorea.
  6. Chemello, Adriana. (2012-03-21). «Luigia Codemo: appunti per una biografia intellettuale» altrelettere  doi:10.5903/al_uzh-4. ISSN 1664-6908. (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  7. «Land, reviewed by Chun» web.archive.org 2008-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  8. Kim Gyu-hwan (김규환). (6 de mayo de 2008). Novelist Park Kyung-ni died: The work world (소설가 박경리 타계: 작품 세계). Seoul Shinmun.
  9. (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.com 2024-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).

Kanpo estekak