Pascal Soriot
Pascal Soriot | |||
---|---|---|---|
2012ko urria - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Frantzia, 1959ko maiatzaren 23a (65 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | HEC Paris École nationale vétérinaire d'Alfort (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekintzailea eta albaitaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | AstraZeneca | ||
Kidetza | Dolder (en) HEC Alumni (en) |
Pascal Soriot (1959ko maiatzaren 23a) frantziar enpresaburua da. 2012ko urritik AstraZeneca anglo-suediar farmazia konpainia multinazional egungo zuzendari nagusia da.
Biografia
Soriot Frantzian jaio zen eta albaitaritza ikasketak egin zituen École nationale vétérinaire d'Alfort-en. Ondoren, MBA bat egin zuen HEC Parisen. 1996an Australiako Hoechst Marion Roussel enpresa kimikoko zuzendari nagusi izan zen. 2000. urtean Aventis USA-ko zuzendari nagusi izendatu zuten, 2004an izena aldatu zuen Sanofi farmazia konpainiako. 2006an Roche-n sartu zen profesionalki, Genentech filialaren zuzendari nagusi kargua hartuz.[1]
2012an AstraZeneca-n sartu zen zuzendari nagusi gisa.[2]
2020an COVID-19 pandemian, Soriot konpainiaren bozeramaile gisa jardun zuen gaixotasunaren aurkako txerto potentzial baten garapenari dagokionez.[3]