Patricia Schroeder
Patricia Schroeder (sortzez: Patricia Nell Scott; Portland, Oregon, AEB, 1940ko uztailaren 30a – Florida, AEB, 2023ko martxoaren 13a ) estatubatuar abokatu, irakasle eta politikaria izan zen.[1][2][3][4]
Bizitza
Ama maistra izan zen eta aita hegazkin aseguruetan aritzen zen. Aitak emakumeek edozer gauza egin zezaketela uste zuen.[5] Bigarren mailako ikasketak Theodore Roosevelt High Schoolen egin zituen 1958ra arte, eta hirugarren mailako zuzenbide-ikasketak Minnesotako Unibertsitatean. 1961ean eta gero Harvard Zuzenbide Eskolan doktoretza 1964ra arte.
Ibilbidea
Alderdi Demokratako kidea, Coloradoko ordezkaria izan zen 1973 eta 1997 artean. AEBko Kongresurako aukeratua izan zen Coloradoko lehen emakumea izan zen. 11 urtez Editoreen Elkarte Estatubatuarreko presidentea izan zen.
James Schroederrekin ezkondu zen eta bi haur izan zituen: Scott Schroeder eta Jamie Cornish. Margaret Brent Saria jaso zuen, Emakumearen Ospearen Areto Nazionalean eta Coloradoko Emakumeen Ospearen Aretoan.[6]
2023ko martxoaren 13an hil zen 82 urte zituela, istripu zerebrobaskular baten ondorioz.[7]
Sariak
- Margaret Brent saria
- 1985, Coloradoko Emakumeen Ospearen Aretoa.
- 1995, Emakumeen Ospearen Areto Nazionala.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Patricia Schroeder | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ (Ingelesez) Seelye, Katharine Q.. (2023-03-14). «Patricia Schroeder, Feminist Force in Congress, Dies at 82» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pat Schroeder, excongresista de Colorado que luchó por los derechos de la mujer y contra la guerra, muere a la edad de 82 años» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Exrepresentante Pat Schroeder, pionera de los derechos de las mujeres en el Congreso, muere a los 82 años» La Opinión 2023-03-14 (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ The Washington Post. (13 de marzo 2023). Patricia Schroeder, congresswoman who wielded barbed wit, dies at 82. Estados Unidos.
- ↑ United States Congress. SCHROEDER, Patricia Scott. .
- ↑ CNN. (14 de marzo de 2023). Former US Rep. Patricia Schroeder dies at 82. Estados Unidos.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patricia Schroeder |