Paul, Apostle of Christ
Paul, Apostle of Christ | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Paul, Apostle of Christ |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Paulo Tartsokoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, Film biografikoa eta Christian fiction (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrew Hyatt (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Andrew Hyatt (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Zelon (en) ![]() Terence Berden (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Affirm Films (en) ![]() |
Edizioa | Scott Richter (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jan A. P. Kaczmarek |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Grezia |
paulmovie.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Paul, Apostle of Christ (euskaraz Paulo, Kristoren Apostulua), 2018ko Andrew Hyatt zinema zuzendariaren biografia drama film bat da. Kristautasunren lehenbiziko garaia, San Paulo eta San Lukasren bizitzetan oinarritua dago. Jim Caviezel, Olivier Martinez, James Faulkner, Joanne Whalley eta John Lynch aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Lukas (Jim Caviezel), greziar mediku eta ebanjelistak, adiskide gisa, Erroman sartu eta Paulo (James Faulkner) bisitatzeko bere bizitza arriskuan jarriko du, Neron enperadoreak kristauekin behingoz amaitzeko asmoz espetxe ilun bateko ziegan preso baidauka. Paulori heriotz zigorra ezarri baina lehen, Lukasek liburu berri bat idaztea erabaki du, gerora Eliza bezala ezagutuko denaren hasierako "Bidea" eta jaiotza xehetasunez deskribatuko duena. Kateez loturik, Paulok barne borroka bat du. Pentsaezina den guztiari bizirautea lortu du: zigor fisikoak, itsasontzo hondoratzeak, gosea, harri jaurtiketak, egarria eta hotza, baina heriotzarekin duen bere hitzorduaren zain dagoen artean, iraganean egindako ekintzen itzalek jarraitzen diote. Bakarrik eta iluntasunean, bere buruari bere betebeharraren amaiera ote den galdetzen dio... eta lasterketa amaitzeko aski indar ba ote duen. Bi gizonek obsesionatutako Enperadorearen eta gizakien espirituaren ahulesiaren aurka borrokatuko dute, Jesukristoren Ebanjelioan bizi eta bere mezua munduan barna hedatzeko asmoz.
Aktoreak
- James Faulkner: Paulo
- Yorgos Karamihos: Saul Tarsokoa, Paulo bere bilakaera aurretik
- Jim Caviezel: Lukas
- Olivier Martinez: Maurizio, Mamertina espetxeko prefektua
- Antonia Campbell-Hughes: Irenika, Maurizion emaztea
- Joanne Whalley: Priszila, Pauloren adiskidea eta Akilaren emaztea
- John Lynch: Akila, Pauloren adiskidea eta Priszilaren senarra
- Noah Huntley: Publio
- Alessandro Sperduti: Kasio
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)