Pedro Sanjuan
Pedro Sanjuan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1886ko azaroaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Washington, 1976ko urriaren 18a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Joaquín Turina |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea eta musikologoa |
![]() ![]() ![]() |
Pedro Sanjuan Nortes (Donostia, 1886ko azaroaren 15a – Washington Hiria, 1976ko urriaren 18a) gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria izan zen.
Biografia
Madrilen Pérez Casas eta Turinaren ikasle izan zen. Ikasketak Parisen amaitu zituen, Vincent d'Indyren Schola Cantorumen. Madrilera itzuli eta bertako Orkestra Sinfonikoa eta Filarmonikoa zuzendu zituen. Urte haietan, Espainiako folklorea eta musika tradizionala modu berritzailean landu zituen. Castilla sinfonia da garai hartako lanik aipagarriena[1].
1923an Kubara joan zen eta ondoko urteetan bolada luzeak igaro zituen bertan. 1924an Habanako Orkestra Filarmonikoa sortu eta 1932 arte zuzendu zuen [2]. Uharteko musikak, bai kolonialak bai afroamerikarrak, eragin handia izan zuen bere lanetan. Honen adibidea Liturgia negra sinfonia da, 1934an Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi zuena[1].
Errepublikaren aldekoa zenez, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren ez zen Espainiara itzuli. Kaliforniara joan zen bizitzera eta orkestrak zuzentzen eta unibertsitatean klaseak ematen aritu zen, 1976an hil zen arte[1].
Musika lanak
Orkestrarako lanak
- Afrodita, poema sinfonikoa
- Boceto sinfónico
- Changó
- El Dragón de Fuego
- Liturgia negra
- Paisajes y Lugares
- Poema pastoral
- Rondó fantástico
- Sones de Castilla, ganbera orkestrarako
- Sulelka
Banda sinfonikorako lanak
Ahots musika
- Baile de pandero
- Campesina, ahots eta orkestrarako
- Castilla, ahots eta orkestrarako
- Ronda o Canto de trilla
Pianorako musika
- La Torre de los Lujanes (1929)
Kitarrarako lanak
- Una leyenda (1923)
Erreferentziak
- ↑ a b c Ane URRUTIKOETXEA: Itsasoz bestaldeko musikaria Berria.info
- ↑ Pedro Sanjuán EcuRed.
Kanpo loturak
- Nerea LIZARRALDE: Atlantikoaren bestaldetik Irutxulo
- (Gaztelaniaz) Enrique FRANCO: Pedro Sanjuán, olvidado y muerto Elpais.com
- (Gaztelaniaz):Biografia eta argazkia EcuRed webgunean.