Pedro Vallana
Pedro Vallana Jeanguenat (Algorta, 1897ko azaroaren 29a - Montevideo, 1980ko uztailaren 4a) euskal herritar futbolari, entrenatzaile eta arbitroa izan zen[1].
Biografia
Futbolari ez ezik atletismoari ere ekin zion eta 100 metrotan Bizkaiko errekorra izan zuen 1922 eta 1928 artean[2].
Bere karrera osoa Getxoko Arenasen egin zuen. Espainiako futbol selekzio nazionalarekin 12 partida jokatu zituen eta 1920, 1924 eta 1928ko Olinpiar Jokoetan aritu zuen[3]. 1930ean futbola utzi eta Gerra Zibilean Euzko Jaurlaritzak antolatutako Euskal Herriko futbol selekzioa antrenatu zuen Europan eta Amerikan[4].
Uruguain geratzea erabaki zuen eta bertan kazetaritza eta arbitrajeari ekin zion[5]. Montevideon hil zen[6].
Taldeak
Palmaresa
Erreferentziak