Peter's Friends
Peter's Friends | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Peter's Friends |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kenneth Branagh |
Gidoigilea(k) | Rita Rudner |
Antzezlea(k) | |
Stephen Fry Kenneth Branagh Emma Thompson Hugh Laurie Imelda Staunton Tony Slattery Phyllida Law Rita Rudner Richard Briers | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kenneth Branagh |
Konpainia ekoizlea | Film4 Productions (en) |
Edizioa | Andrew Marcus |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Peter's Friends (euskaraz Peterren Lagunak) 1992ko Kenneth Branagh ipar irlandar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Bertan, Stephen Fry, Kenneth Branagh, Emma Thompson, Hugh Laurie, Imelda Staunton, Rita Rudner, Tony Slattery, Phyllida Law, Alex Lowe eta Alphonsia Emmanuel aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Gurasoak kanpora joan direnez, Peterrek (Stephen Fry) orain dela urte asko ikusi ez dituen bere adiskideak Urtezahar gaua bere etxaldean igarotzera gonbidatu ditu: duela hamar urte Cambridgeko Unibertsitatean antzerkilanak eta musikalak antzeztu ohi zituzten adiskideminak dira. Elkarrekin dibertitu, baina haien bizitzako arazoak, ametsak, frustrazioak eta itxaropen edo ilusio apurtuak ere azaleratuko dira, baina gonbidatuetako inorri ez zaio burutik ere pasatzen Peterrek festa amaierarako gordea dien ustekabekoa zein izango den. Izan ere, Peter HIESak jota dago eta heriotzaren aurrean dago.
Aktoreak
- Stephen Fry: Peter
- Kenneth Branagh: Andrew
- Hugh Laurie: Roger
- Imelda Staunton: Mary
- Emma Thompson: Maggie
- Alphonsia Emmanuel: Sarah
- Rita Rudner: Carol
- Tony Slattery: Brian
- Phyllida Law: Etxaldeko langilea
Soinu Banda
- You´re my Best Friend (Queen)
- Everybody Wants To Rule The World (Tears For Fears)
- My Baby Just Cares For Me (Nina Simone)
- Hungry Heart (Bruce Springsteen)
- What´s Love Got To Do With It (Tina Turner)
- Río (Michael Neswith)
- Wherever I Lay My Hat (That´s My Home), (Paul Young)
- I Guess That´s Why They Calll It The Blue, (Elton John)
- Don't get me wrong (The Pretenders)
- Girls just wanna have fun (Cyndi Lauper)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Peter's Friends filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)