Philipp Etter
Philipp Etter | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1953ko urtarrilaren 1a - 1953ko abenduaren 31 ← Karl Kobelt - Rodolphe Rubattel →
1947ko urtarrilaren 1a - 1947ko abenduaren 31 ← Karl Kobelt - Enrico Celio →
1942ko urtarrilaren 1a - 1942ko abenduaren 31 ← Ernst Wetter - Enrico Celio →
1939ko urtarrilaren 1a - 1939ko abenduaren 31 ← Johannes Baumann - Marcel Pilet-Golaz →
1934 - 1959 | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Menzingen, 1891ko abenduaren 21a | ||||||||||
Herrialdea | Suitza | ||||||||||
Heriotza | Berna, 1977ko abenduaren 23a (86 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Bremgarten cemetery (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Berna | ||||||||||
Kidetza | A.V. Turicia (en) | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Christian Democratic People's Party (en) |
Philipp Etter (Menzingen, 1891ko abenduaren 21a – Berna, 1977ko abenduaren 23a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1939, 1942, 1947 eta 1953an.
1912an Zuger Nachrichten aldizkariko erredaktore izendatu zuten eta 1917an zuzenbidean lizentziatu zen Züricheko Unibertsitatean.
Alderdi Demokrata Kristauko kide izan zen, eta 26 urte zituela sartu zen politikan, Zug kantonamenduan karguak betez. 1930etik 1934ra Suitzako Estatuen Kontseiluko kide izan zen.
1934tik 1959ra Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen eta 25 urte horietan Barne saila zuzendu zuen. Agintaldiaren lehen zatian, Suitzaren defentsa espiritualari ekin zion, totalitarismoak arbuiatuz eta Suitzako berezitasunak babestuz. Suitzako zinema bultzatu zuen, baita erromantxea laugarren hizkuntza nazional gisa aitortzea ere.
Bigarren Mundu Gerran bere agintaldiaren bigarren zatian jarrera tolerantea izan zuen naziekin. Gerraostean, ekonomia eta gizartea berrantolatzen, eskola politekniko federala zabaltzen, zientzia-hedapenerako funts bat sortzen eta errepide-sarea zabaltzen jardun zuen.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen lau urte ezberdinetan.