Piotr Kowalski
Piotr Kowalski | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lviv, 1927ko martxoaren 2a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Paris, 2004ko urtarrilaren 7a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, eskultorea eta installation artist (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Jagellondar Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
piotrkowalski.com | |
![]() ![]() |
Piotr Kowalski (Lviv, Polonia, 1927 – Paris, Frantzia, 2004) frantses artista izan zen, poloniarra jatorriz.
Biografia
1971n frantziar herritartasuna lortu zuen. Arkitektura ikasi zuen Estatu Batuetako Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) 1947. urtetik 1952. urtera. Aldi berean, Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen. Kowalskik arte-adierazpenaren hurbilpen metodikoa proposatzen zuen, hipotesi esperimentaletan oinarrituta.
Egin zituen eskultura-lanen artean ditu: Kaliforniako Long Beach Unibertsitateko dinamitazko eskultura (1965), Linzeko (Austria) Thermocouple eskultura (1978), Time-Machine II (Parisko George-Pompidou eraikinean 1981-1982 denboraldian erakutsia), La Place des Degrés (1989, Parisko La Défensen).
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Kowalski ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.