Pipistrelo txiki
Pipistrelo txiki | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Chiroptera |
Familia | Vespertilionidae |
Generoa | Pipistrellus |
Espeziea | Pipistrellus pipistrellus Schreber, 1774 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Habitat | Sastrakadi eta baso |
Zabalera | 0,223 m |
Eguneko zikloa | gaueko |
Pipistrelo txikia[1] edo saguzar arrunta (Pipistrellus pipistrellus) Euskal Herrian topa daitekeen babestutako saguzar espezie bat da.
Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren interes berezikoen kategorian sartu zuten.[2]
Itxura
Europan dagoen saguzarrik txikiena da: 36-51 mm arteko luzera du; hego baten puntatik bestera 180-240 mm baino ez ditu neurtzen. Pisua ere arina du: 3,5 gramotik 8 gramora.
Bizkarreko ilea marroia du eta sabelerantz joan ahala argitu egiten zaio. Muturra eta hegalak beltzak ditu.
Ez da saguzar mediterraneoarekin ( Pipistrellus pygmaeus ) nahastu behar.
Portaera eta elikagaia
Espezie honek saguzarrei buruz dugun irudia hausten digu: atsedena hartzeko ez da sabaitik eskegita jartzen; zulotxoetan gordetzen da, makurtuta. Hegalak bere gorputzaren inguruan bildu beharrean (beste hainbat saguzarrek egiten duten gisan), bere gorputzaren ondoan plegatzen ditu. Espezie sedentarioa da; beti ber lekuan bizi da. Oihu zorrotzak igortzen ditu, bereziki udazkenean, arrek haien presentzia agerrarazi nahi dutenean hegan dabiltzala.
Hegal eginez jaten ditu harrapatutako intsektu txikiak (eltxoak, odol-zizare edo kironomoak, trikopteroak, krisopoak...)
Bizitokia
Beste hainbat saguzar espezie ez bezala, saguzar arrunta ez da leize-zuloetan bizi. Antropofiloa da; hau da, gizakiak eraikitako guneetan bizitzea maite du: etxe zaharretako harrien tartean, teilapeetan, biltegietan...
Erreferentziak
- ↑ Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
- ↑ Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .