Placentia (Ternua eta Labrador)
Placentia | |
---|---|
towna | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Ternua eta Labrador |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°14′45″N 53°57′40″W / 47.2458°N 53.9611°W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 709 |
placentia.ca |
Placentia Kanadako Ternua eta Labrador probintziako hiria da, izen bereko badian dagoena. Bere barnean Placentia ("Townside"), Southeast Placentia, Freshwater, Dunville eta Jerseyside komunitateak eta Argentia Industrial Park biltzen ditu.
Historia
Beothuk herriaren arabasoek aldizka bizi ziren bertan XVII. mendera arte. Euskal Herriko baleazaleak Ternua eta Quebec aldean ibili ziren baleak harrapatzen, bereziki XVI. eta XVII. mendeetan.[1] Placentia bere operazioetarako egoitza bezala erabili zuen. Euskal marinel baten azken testamentua aurkitu zuten artxibo batean, non Domingo de Lucak zera eskatu zuen 1563an: "Nire gorpua Plazençiako portu honetan lurperatua izan dadila, hemen hiltzen direnak lurperatu ohi diren lekuan". Kanadan idatzitako jatorrizko dokumentu zibilik zaharrena dela uste da.[2][3]
Egungo adituen arabera, Vinland Eskozia Berritik L'Anse aux Meadowseraino hedatzen zen eta zenbait kokapelu zituen;[4] ziur asko Avalon penintsulan ere. "Placentia" toponimoa Soraluzeren erromantzezko toponimoaren antzekoa izanda, oso litekeena da euskaldunek sortua izatea. Latinezko placentia ("gozo") hitzetik ekarri omen zuten.[5]
Demografia
Historical demographics
Urtea | Biztanleria | Urtea | Biztanleria |
---|---|---|---|
1671 | 74 | 1673 | 71 |
1685 | 153 | 1687 | 119 |
1691 | 107 | 1693 | 108 |
1698 | 208 | 1704 | 158 |
1705 | 192 | 1706 | 205 |
1710 | 248 | 1711 | 189 |
Urtea | Biztanleria | Urtea | Biztanleria |
---|---|---|---|
1900 | 16,099 | 1921 | 8.504 |
1921 | 8,504 | 1935 | 8,454 |
1991 | 5,515 | 1996 | 5,013 |
2001 | 4,426 | 2006 | 3,898 |
2011 | 3,646 | 2016 | 3,498 |
2021 | 3,289 |
Herritar ospetsuak
- Rex Murphy, kazetaria
- Patricia Murphy, sukaldaria
- Greg Power, poeta
- Leonard J. Miller, enpresari eta politikaria
- Harry Verran, politikaria
- Alastair Ralphs, A-1, borrokalari professionala
- Shannon Tweed, aktorea
- Agnes Walsh, poeta
- Ray Guy, umorista
Erreferentziak
- ↑ Guide historique de Terre-Neuve et du Labrador - 1988
- ↑ (Ingelesez) Canada's History - The 1563 Basque Will. .
- ↑ (Ingelesez) The Oldest Original Civil Document Written in Canada. .
- ↑ (Ingelesez) «The Norse: An Arctic Mystery» CBC Television.
- ↑ Gérard Galliene (Quebec), Les Basques dans l'estuaire du Saint-Laurent by René Belanger. 1971. Les Presses de l'Université du Québec. ISBN 0-7770-0026-1
- ↑ Iturria: Archives d'outre-mer, G1 vol. 467 (Plaisanceko erroldak)
- ↑ Placentia, NL history, Placentiahistory.ca