Pluton (1928)
Pluton (1928) | |
---|---|
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Naval Group |
Historia | |
Gila jartzea | 1928ko apirilaren 16a |
Uretaratzea | 1929ko apirilaren 10a |
Esleipena | 1932ko urtarrilaren 25a |
Kudeatzailea | Frantziako Itsas Armada |
Erregistro-herrialdea | Frantzia |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Pluton gurutzaontzi minatzaile azkarra izan zen, Frantziako Itsas Armadarentzat egina 1920ko hamarkadaren amaieran. 1.000 tropa garraiatu ahal izan zituen minaketa-estalkian, tropak azkar garraiatzeko. Amaitu eta gutxira, aldatu egin zuten, eta artilleriako entrenamendu-ontzi bihurtu zen. Gueydon gurutzaontzi blindatu zaharraren ordezkoa izan zan. Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehentxeago, bere jatorrizko rolera itzuli zen eta artilleriako entrenamendu-talde gehiena kendu egin zioen. Marokoko Protektoratu Frantsesa zen Casablancara bidali zuten, bertan minatzaile lanak egin ahal izateko, baina agindua bertan behera utzi eta itsas minak lehorreratzeko agindu zioten. 1939ko irailaren 13an lehertu zen minak lurreratzen zituen bitartean. 215 pertsona hil ziren istripuan.