Polen
Polena[1] edo lore-hautsa[2] (grezierazko palé, euskaraz irina edo hautsa) landare hazidunen anteretako zelula amen meiosiaren ondorioz eratutako gorputz txiki eta forma aldakorrekoa da. Polena gametofito bat da
Hiru geruzaz osatuta dago eta barnekoan ernalketa burutuko duten nukleoak eratzen dira.
Polenek landareen gameto arrak dituzte barnean, eta 10-60 mikroi inguru neurtzen dute.
Landare-espezie bakoitzaren polena berezia da, eta ikertzaileek polen-garau bat hartuta zalantzarik gabe jakin dezakete zein landareri dagokion. Ondoren, ontzia eraiki zenean landare-espezie hori non hazten zen ikertzen dute.
Polenari alergia
Alergikoek badakite noiz egoten den polen gehien: aspaldi euririk egin ez duenean, tenperatura epeltzen denean eta hego haizea dagoenean. Orduan polen ugari egoten da airean, eta hura ez arnasten saiatu behar dute. Sintomak azaltzea saihesteko, sendagileek hainbat gomendio eman dituzte: leihoak ondo ixtea, betaurrekoak janztea, polinizazio-maila handiko orduetan ez irtetea —goizean goiz eta iluntzean—, ahal bada itsas ondoan ibiltzea.
-
Ekilore polena
-
Akain-belarra (Ricinus communis)
-
Oenothera fruticosa
-
Ipomoea purpurea
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ «Polen · Euskalterm» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
- ↑ «lore-hauts, lore hauts · Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).