Poli(biniliden kloruro)

Poli(biniliden kloruro)
Konposizioakarbono eta kloro
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9002-85-1
EC zenbakia920-418-5
ECHA100.125.127

Poli(biniliden kloruro)a (PVDC) polimero sintetiko termoplastikoa da biniliden kloruroaren polimerizazioz ekoizten dena. Biologikoki eta kimikoi erresistentzia handia duen produktu bat da: disolbaezina da disolbatzaile organiko gehienetan, baina disolbagarria disolbatzaile polarretan. Hesi eraginkorra da hezetasunarekiko, oxigenoarekiko eta usainekiko Ondorioz, elikagaiak biltzeko usatzen da[1].

Ekoizpena

Poli(biniliden kloruro)a biniliden kloruro monomeroaren erradikal-polimerizazioz ekoizten da.

Poli(biniliden kloruro)aren egitura

Erabilera

PVDCa prozesatzeko film edo estrusiorako pikor gisa lortzen da. Estaldurak egiteko baldin bada, disoluzioan edo dispertsioan eskaintzen da. Prozesatzean kontuz ibili behar da 125 C-tik gora deskonposatzen hasten delako hidrogeno kloruroa emanez[1].

PVDCa film babesleak egiteko erabiltzen da nagusiki. Bestetik, garbitzeko produktu gisa baliatzen da, oihalak eta tapizak esaterako. Belar artifiziala edo hodiak egiteko ere erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. a b Baner, Albert Lawrence, ed. (2008). Plastic packaging: interactions with food and pharmaceuticals. (2nd ed. argitaraldia) Wiley-VCH ISBN 978-3-527-62143-9. (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).

Kanpo estekak

Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.