Polidipsia[1]egarriaren ezohiko gehikuntzari ematen zaion termino medikoa da. Horrelakoetan, pazienteak likido kopuru handiak har ditzake, normalean ura.
Diabetikoetan maiz gertatzen da, eta kasu askotan gaixotasunaren lehen sintometako bat da. Beste sintoma batzuekin batera ager daiteke, diuresi osmotikoa kasu. Gainera, polidipsia atropina bidezko intoxikazio zantzuetako bat da. Polidipsiaren beste kausa bat zenbait farmakoren erabilera izan daiteke (fenobarbital, adibidez).
Erreferentziak
↑Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015] eta [Nefrourologia Hiztegia] [2016]