Ponta Delgada
Ponta Delgada | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo eskualde autonomoa | ![]() | ||
Posta kodea | 9504 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°44′N 25°40′W / 37.74°N 25.67°W | ||
Azalera | 232,99 km² | ||
Altuera | 0 m | ||
Mugakideak | Ribeira Grande eta Lagoa (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 68.809 (2011)![]() | ||
Dentsitatea | 295 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1450 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 296 | ||
Hiri senidetuak | Fall River, Newport eta Pleven | ||
cm-pontadelgada.pt |
Ponta Delgada Portugalgo udalerria da, Azoreetako populatuena eta uhartediko hiriburu betearazle edo exekutiboa. São Miguel uhartearen mendebaldean dago.
Historia
Pêro de Teive-k 1450 inguruan arrantzale herrixka bat sortu zuen, gaur egungo Santa Clara fregesiaren inguruan, baina 1444-rako jadanik asentamendu bat bazen bertan. Uharteko hiriburua Vila Franca do Campo zen baina 1522an lurrikara batek eragindako lurjauziak hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil ziren. Honen ondoren Ponta Delgada bihurtu zen hiriburu berria. 1546an Ponta Delgadak hiri estatusa lortu zuen.
XIX mendean zitrikoak Erresuma Batura exportatzearekin garapen ekonomiko handia izan zuen eta Europako merkatari asko etorri ziren, batez ere juduak. Kale eta errepide hobeak eraiki ziren, arrain, haragi eta fruita merkatu ederrak eta lorategi ikusgarriak ere ezarri ziren, bai eta jauregi eta etxe ederrak ere.
XX mendean Azoreetako hiri garrantzitsuena bihurtu zen.
Geografia eta klima
Geografia
Hiria Sao Miguel uhartearen hego-mendebaldean dago, Ozeano Atlantikoan. Udalerriak ordea uhartearen mendebalde guztia hartzen du, ekialdean Ribeira Grande te Lagoa udalerriak ditu.
Geomorfologiari dagokionez jatorri bolkanikoa du eta bi egiturak osatzen dute; Picos eskualdeak eta Sete Cidades mendilerroak. Picos eskualdea Água de Pau Massif sumendiaren inguruan zabaltzen da, kraterreko Lagoa do Fogo aintzirarengatik ezaguna dena. Sete Cidades mendilerroa galdara bolkaniko bat da, lau aintzirak estaltzen dutena.
Klima
KÖppen klima sailkapenaren arabera klima mediterranearra eta klima heze azpitorpikala ditu (Csa / Cfa), baina klima ozeanikotik oso hurbil dago (Csb / Cfb). Uda epel lehorrak ditu, prezipitazio gutxirekin, eta negu epel eta hezeak. Azoreko uhartedian Golkoko itsaslasterra da nagusi eta honek tenperatura bariazio txikiak soilik baimentzen ditu.[1] Itsaslaster honek udaberri eta udazkenetan eguraldia ezegonkortzen du eta aldaketa handiak eragiten ditu egunean bertan, eguraldiaren iragarpenak asko zailduz. Ipar Atlantikoko oszilazioa zehazteko presioaren neurketaren mugan dago. [2]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.2 | 20.4 | 22.8 | 22.6 | 24.0 | 25.6 | 28.2 | 28.8 | 28.6 | 26.2 | 25.5 | 22.6 | 28.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.8 | 16.6 | 17.0 | 17.7 | 19.1 | 21.4 | 23.9 | 25.3 | 24.3 | 21.9 | 19.4 | 17.8 | 20.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 14.5 | 14.1 | 14.5 | 15.1 | 16.4 | 18.6 | 20.9 | 22.1 | 21.4 | 19.2 | 16.9 | 15.4 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 12.2 | 11.5 | 12.0 | 12.3 | 13.6 | 15.8 | 17.8 | 19.0 | 18.4 | 16.5 | 14.3 | 12.9 | 14.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 4.4 | 3.5 | 4.2 | 5.3 | 6.6 | 8.3 | 11.9 | 11.9 | 9.6 | 8.6 | 7.4 | 5.7 | 3.5 |
Euria (mm) | 96.9 | 84.0 | 87.7 | 76.7 | 72.0 | 39.6 | 26.6 | 46.1 | 91.9 | 108.5 | 108.7 | 146.9 | 985.6 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 22.5 | 19.4 | 19.5 | 19.5 | 18.7 | 16.3 | 15.9 | 15.1 | 18.5 | 20.5 | 20.9 | 22.7 | 229.5 |
Eguzki orduak | 97 | 103 | 120 | 141 | 174 | 163 | 208 | 213 | 175 | 142 | 109 | 93 | 1738 |
Iturria (1): Instituto de Meteorologia,[3] Weatherbase (some records)[4] | |||||||||||||
Iturria (2): NOAA (sunshine hours only) [5] |
Banaketa administratiboa
Udalerriak (concelho) 24 parrokiatan (freguesia) banaturik dago:
|
|
Ekonomia
Merkataritzagune garrantzitsua da. Tropikoko produktuak esportatzen dira. Industria (azukre findegiak, janari industria, ontziola txikiak), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Unibertsitatea badu.
Azpiegiturak
Garraioa
Joan Paulo II.a izeneko aireportua du. SATA Azores Airlines konpainiak kudeatzen du. Itsas-portu handia ere badu, bertara iristen dira Ipar Amerika eta Europa arteko bidea egiten duten transatlantiko handiak.
Hezkuntza
Azoreetako Unibertsitatearen egoitza nagusia Ponta Delgadan dago, São Pedro parrokian.
Kultura
Iruditegia
-
Ponta Delgadako alde zaharra.
-
Baleen atalaia (Capelas).
-
Kai zaharra.
-
Kai modernoa.
-
Mae de Deus kapera.
Hiri senidetuak
San Leandro (Kalifornia) (AEB) (1970)
Fall River (Massachusetts) (AEB) (1978)
Caué (Sao Tome eta Principe) (2000)
Newport (Rhode Island) (AEB) (1970)
Pleven (Bulgaria) (2007)
Praia (Cabo Verde) (Cabo Verde) (2008)
Florianópolis (Brasil)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Erreferentzien aurreikuspena
- ↑ (Ingelesez) Sayers, David. (2006). Azores: The Bradt Travel Guide. Bradt Travel Guides ISBN 978-1-84162-156-2. (Noiz kontsultatua: 2024-12-23).
- ↑ «PhD thesis - Andrew Harding 2006» crudata.uea.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-12-23).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .