Prinzmetalen angina[1] atsedenean agertzen den bularraldeko angina basoespastikoaren forma klinikoa da, EKGn ST segmentuaren aldi baterako igoera ezaugarriak ematen dituena.[2] Myron Prinzmetal estatubatuar kardilogoak 1959an deskribatu zuen. Nahasmendu hori bularreko angina duten pazienteen %2an agertzen da, gutxi gorabehera, eta prebalentzia handiagoa dute 40-50 urteko emakumeetan gizonetan baino (5:1). Zigarroak erretzea, alkohola eta kokaina arrisku-faktore garrantzitsuenak dira.[3]