Prionus coriarius
Prionus coriarius | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Prionini |
Generoa | Prionus |
Espeziea | Prionus coriarius Linnaeus, 1758 |
Prionus coriarius Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean zabaldurik dago[1], baita Euskal Herrian ere.[2]
Deskribapena
Tamaina handiko kakalardoa da, arrak 19-38 mm arteko luzera hartzen du eta emeak 27-48 mm artekoa.[3] Europan aurkitzen den kakalardo handienetakoa da.[4]
Gorputza marroi iluna edo beltza izaten du eta distira agertzen du. Orrazi itxurako antena sendo eta luzeak ditu. Arren kasuan antenek 12 segmentu dituzte eta emeen kausan 11.[4]
Sabelaldeari dagokionez arrek ile fin batez estalirik dute eta emeek biluzia.[5]
Habitata
Konifero basoetan edo baso hostozabaletan aurkitzen dira[3]. Helduak ilunabarrean edo gauean ikusten dira hegan, egunez ezkutuan egoten dira.[6]
Bizi zikloa
Hiru urtetako (batzuetan lau edo bost) bizi-zikloa osatzen du.[3]
Helduak uztaila eta iraila artean ikusten dira hegan. Usteltzen ari diren zuhaitz hiletan jartzen dituzte arrautzak, sustraien inguruan, eta handik ateratzen diren beldarraz sustraietako zurez elikatzen dira bereziki, baina denetarik jaten dute. Hiru urtetan 60 mm hartzen dituzte[3], baina 15 cm-takoak ere ikusi dira[4]. Ondoren pupa eratzeko oiloaren arrautzaren tamainako egitura eratzen dute lurreko material solidoez eta handik helduak aterako dira.[3]
Iruditegia
-
Aurrealdetik ikusita.
-
Lore gainean.
-
Hegalak zabalduta.
Erreferentziak
- ↑ «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b c d e «Prionus coriarius» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
- ↑ a b c «Prionus coriarius | Animalandia» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
- ↑ «GUIDA ALL'IDENTIFICAZIONE DI ALCUNI CERAMBICIDI ITALIANI» www.naturamediterraneo.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Duffy, Evelyn A. J.. (1946). «A Contribution Towards the Biology of Prionus Coriarius L. (coleoptera, Cerambycidae)» Transactions of the Royal Entomological Society of London 97 (17): 419–442. doi: . ISSN 1365-2311. (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).