Prometeo (satelitea)
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Stewart A. Collins eta D. Carlson |
Data | 1980 |
Kategoria | Saturnoren sateliteak, shepherd moon (en) eta regular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Saturno |
Ardatzerdi handia | 139.400 km |
Eszentrikotasuna | 0,0023 |
Orbita-periodoa | ? |
Makurdura orbitala | 0,000° |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 3,3 ×1017 |
Dentsitatea | 0,63 ×103 |
Grabitatea azalean | 0,0081 m/s2 |
Albedoa | 0,6 |
Tenperatura | ? |
Prometeo Saturno planetaren sateliteetariko bat da.
Ezaugarri fisikoak
Prometeo satelite txiki bat da, irregularra eta luzanga, 119 km bider 87 km bider 61 km neurrikoa. Haran eta labar ugari ditu, eta hogei bat kilometroko krater batzuk ere bai. Dena den, badirudi inguruko Pandora, Jano eta Epimeteo sateliteek baino krater gutxiago dituela. Dentsitate txikia eta albedo handia dituenez, badirudi Prometeo astro izoztua eta oso porotsua dela.
Prometeo Saturnoren F eraztunaren barne-ertzeko satelite artzaina da, eta Pandora, berriz, kanpo-ertzekoa.
Aurkikuntza
1980ko urrian aurkitu zuten Stewart A. Collins-ek eta D. Carlson-ek Voyager 1 zundak egindako argazkiak aztertzen ari zirela.
Izendapena
1980an aurkikuntzaren berri eman zutenean, S/1980 S 27 izendapena eman zioten behin-behinean. 1985ean eman zitzaion behin betiko izena. Prometeo satelite-izena mitologia grekoko Prometeo pertsonaian du jatorria; titanetako bat zen.
Erreferentziak
- IAUren zirkularra 3532
- Encounter with Saturn - Voyager 1 imaging science results, B.A. Smith et al., Science, Vol 212, 163-191, (1980).
- The Shapes and Surfaces of Prometheus and Pandora, Stooke, P.J., Earth Moon and Planets, Vol 62, 199-221, (1993). [1]
Kanpo estekak
Saturno | ||
---|---|---|
Saturnoren sateliteak |