Propithecus perrieri
Propithecus perrieri | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Indriidae |
Generoa | Propithecus |
Espeziea | Propithecus perrieri Lavauden, 1931 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Propithecus perrieri Madagaskarreko lemur espezie bat da, guztiak bezala, endemikoa.
Bere gorputza 85 zentimetrotik 92 zentimetrora bitartekoa da, eta horietatik 42 eta 46 isatsa da. Banaketa eremu murriztua du uhartearen ipar-ekialdean, Irodo ibaiak iparraldean eta Lokia ibaiak hegoaldean mugatua. Baso lehor hostogalkorretan eta erdi-hezeetan bizi da.[1]
Ilajea ia erabat beltza du. 2-6 aleko taldetan biltzen da. Bere dietan hostoak, fruta heldugabea, pezioloak, kimuak eta loreak sartzen dira. Desagertzeko arriskuan dago; izan ere, munduko 25 primate-espezie mehatxatuenen zerrendan dago[1].
Erreferentziak
- ↑ a b Garbutt, Nick. (2007). Mammals of Madagascar : a complete guide. New Haven : Yale University Press ISBN 978-0-300-12550-4. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).