Pterigoide-ahosabaietako hobi
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Pterigoide-ahosabaietako hobi | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | fossa pterygopalatina |
MeSH | A02.835.232.781.670 |
TA | A02.1.00.025 |
FMA | 75309 |
Terminologia anatomikoa |
Pterigoide-ahosabaietako hobia sudur-barrunbe eta loki azpiko hobiaren sakontasunean kokatzen den espazio txikia da, erlazio asko beste zuloekin.
Mugak
- Aurreko muga: Masailezurraren tuberositatea.
- Atzeko muga: Esfenoide hezurraren pterigoide irtengunea.
- Erdialdeko muga: Sakonalderago sartuta dago eta hortaz muga hau ahosabai hezurarren xafla zutarekin kontaktuan egongo da.
Edukia
- Pterigoide-ahosabaietako gongoila
- Masail nerbioaren erroak V2
- Masail arteria bere adarrekin
Patologia
PTERIGOIDE-AHOSABAIETAKO HOBIKO SCHWNOMA
Nerbio sistema periferikoan kokatzen diren Schwann zeluletatik eratorritako hazkuntza geldoko tumore neurogenikoak dira. Schwanomen %60 gara nerbioen neurileman sortzen dira. Gehienbat nerbio sentsorialak kaltetzen ditu. Tumore intrakranealen %8-10 hartzen dute. Buru eta lepoan agertzen dira gehienbat (organismoko guztiko schwannomen artean % 25-35), batez ere, V, IX, X, XII gara nerbioetan. Pterigoide-ahosabaietako hobian prebalentzia oso baxua da, eta, kasu honetan, Gasser gangoilaren edo trigeminoaren hiru adarretako baten sustraian sortuko da.
Sintomatologiari dagokionez, lehendabizi entzumen galera gertatzen da; jarraia edo noizbehinkakoa izan daiteke. Ondoren, beste sintoma batzuk agertu daitezke: aurpegiko hipoestesia, aurpegiko paralisia edo irensteko zailtasuna.
Dena den, esan bezala, pteirigoide-ahosabai hobian sortutako tumoreek oso prebalentzia baxua daukate. Ohikoagoa da garezur barneko oinaldeko edo sudur sinuetako tumoreak hedatu eta pterigoide-ahosabai hobiraino iristea.
Eremu honetako tumoreak teknika kirurgiko ezberdinak erabiliz kentzen dira, besteak beste, rinotomia laterala, Weber-Ferguson teknika eta teknika endoskopikoa. [1] [2]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Ferreras, A.; Rodrigo Tapia, J. P.; Llorente Pendás, J. L.; Suárez Nieto, C.. (2005-01-01). «Abordaje de un schwannoma de la fosa pterigopalatina por cirugía endoscópica nasal» Acta Otorrinolaringológica Española 56 (1): 41–43. doi: . ISSN 0001-6519. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
- ↑ Rosique-López, L.; Rosique-Arias, M.; Sánchez-Celemin, F. J.. (2010-10). «Schwanoma de la fosa pterigopalatina: Abordaje endoscópico» Neurocirugía 21 (5): 405–410. ISSN 1130-1473. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).