Quake1996ko id Software estatubatuar bideo-joko konpainiaren bideo-joko bat da, shooter motakoa. 3D bideo-jokoen generoan aurrerapen handienetako batzuk sartu zituen: jokalarientzat eta munstroentzat hiru dimentsioko irudiak erabiltzen ditu, bi dimentsioko spriten ordez. Argi mapak eta argi iturriak denbora errealean erabiltzea ere gehitu zuen. Bere garaian, bideo-joko baterako programatutako motor fisiko errealistenetako bat eskaini zuen. Quake II eta Quake III Arena bere jarraipenekin batera lau miloi ale baino gehiago saldu zituen.