Raio jauregia
Raio jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Braga |
Portugalgo hiria | Braga |
Freguesia | Braga (São José de São Lázaro e São João do Souto) |
Koordenatuak | 41°32′54″N 8°25′21″W / 41.548378°N 8.422628°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2015 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | André Soares (en) ![]() |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
Raio jauregia (portugesez: Palácio do Raio: ) Portugalgo Braga hiriaren erdialdean dagoen jauregi barroko bat da, XVIII. mendearen erdian eraikia eta hiriko eraikin zibil ikusgarrienetakoa. André Soares izeneko arkitekto portuges rokoko baten lana da. Arkitekto hau ospetsua zen jada bere lan arkitektoniko eta artistikoengatik.[1]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fb/Casa_do_raio_%284%29.jpg/235px-Casa_do_raio_%284%29.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ed/Casa_do_raio_%283%29.jpg/235px-Casa_do_raio_%283%29.jpg)
Azuleju urdinez apaindutako aurrealdea du, balaustrada baten, su baten eta anfora batzuen irudiekin. Bartolomeu Antunes izeneko azulejugileak egin zuen.
Jauregia egiteko enkargua João Duarte de Faria izeneko merkatari aberats batek egin zion Soares arkitektoari 1754an.
Mende bat geroago, 1867an, Miguel José Raiok erosi zuen, garai hartan São Lázaro bizkondeak, eta, denborarekin, Raio jauregia izena eman zitzaion horregatik.
1970eko maiatzean, interes publikoko eraikin izendatu zen.
Erreferentziak
- ↑ Sereno, Isabel; Leão, Miguel. (1994). SIPA ed. Palácio do Raio (v.PT010303420019). SIPA– Sistema de Informação para o Património Arquitectónico.