Ramy
Ramy | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ramy Youssef |
Izenburua | Ramy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa arabiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 30 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ramy Youssef Cherien Dabis (en) Christopher Storer Harry Bradbeer (en) Jehane Noujaim (en) Desiree Akhavan Hiam Abbass Annemarie Jacir Ari Katcher (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | A24 |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Hulu |
Hasiera-data | 2019ko apirilaren 19a |
hulu.com… | |
Ramy fikziozko telesaik estatubatuarra da, eta 2019ko apirilaren 19an estreinatu zen Hulun. 2023 bitartean, hiru denboraldi eman dituzte, hamarna atalekoak.[1][2]
Estatu Batuetako musulmanen komunitatea bereziki inportantea da New Jersey estatuan, eta ingurune horretan kokatzen de telesaila, "normalean gaizto" gisa estereotipatutako musulmanen bizitza argi-ilunekin erretratatzen da telesailean, ohikoan ukitu komedikoarekin, baina kritika sozialeko eta dramako osagarriekin ere bai. Ramy Youssef aktore eta komediantea da protagonista eta telesailaren sortzaile nagusia, eta bere pertsonaia ere Ramy deitzen da (baina ez da bera: Ramy Hassan deritzo).[3] 2020ko urtarrilean, Youssefek aktore onenarent Urrezko Globoa saria jaso zuen, telebistako musikal eta komedien kategrorian. Bi Emmy izendapen ere izan ditu Youssefek 2020an, Peabody saria ere jaso du telesaileko lanagatik.
Protagonistak
- Ramy Youssef da Ramy Hassan, telesaileko protagonista. AEBetn jaiotako musulman estatubatuar gaztea da, eta bere fedearekin eta bizimoduarekin borrokatzen da, lagunen eta senideen juzguen pean.
- Mohammed Amer da Mo, Ramyren lehengusua, diner erako jatetxe bat duena.
- Hiam Abbass da Maysa Hassan, Ramyren ama.
- Dave Merheje da Ahmed, Ramyren laguna eta medikua.
- Amr Waked da Farouk Hassan, Ramyren aita, etorkin egipziarra.
- May Calamawy da Dena Hassan, Ramyren arreba. Abokatu izan nahi du, eta aldi berean emakume musulman gazte batez familiak eta komunitateak espero dituen "egitekoek" zanpatuta bizi da nolabait.
- Laith Nakli da osaba Naseem. Bitxi-negozio bat du, ahobero bat da adierazpen sexistak eta antisemitak egiten ditu, bitxigile juduekin lan egin arren, eta ezkutuko homosexuala izan arren.
- Steve Way da Steve Russo, Ramyren lagun ez-musulman nagusia. Distrofia muskularra duen aktorea (rolean ere horrela agertzen da, noski).
- Mahershala Ali, Ali Malik sheikh edo gidari espirituala. Ramyk fede benetakora hurbiltzen lagunduko diola uste du.
- Maame Yaa Boafo da Zainab, sheikaren alaba, zeinak harreman konplikatu bat izango duen Ramyrekin.
- Rosaline Elbay Amani, Ramyren lehengusina, Egipton bizi dena.
- Julian Sergi, Yuval, bitxien negozioko judu bat, Ramyren bazkide bihurtuko dena.
Erreferentziak
- ↑ Otterson, Joe. (July 9, 2020). «'Ramy' Renewed for Season 3 at Hulu» Variety.
- ↑ Cordero, Rosy. (August 17, 2022). «'Ramy': Hulu Sets Season 3 Premiere Date» Deadline Hollywood.
- ↑ Deb, Sopan. (April 18, 2019). «'Ramy' Is a Quietly Revolutionary Comedy» The New York Times.