Raquel Meroño
Raquel Meroño | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1975eko abuztuaren 8a (49 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista aurkezlea |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Raquel Meroño Coello (Madril, 1975eko abuztuaren 8a) aktore, telebista aurkezle eta modelo espainiarra da.
Biografia
16 urte zituela modelo lanetan hasi zen eta publizitatean lanean ari zen bitartean kazetaritza ikasketak egin zituen.
Aktore eta aurkezle ibilbidea
Telebistan Uno para todas saioan egin zuen debuta, programako azafata lanetan eta 1996an Pelotas fuera saioa aurkeztu zuen[1]. 1998an Al salir de clase telesailean bigarren denboraldian sartu zen protagonista taldean eta Espainia mailan ezagun egin zen. 390 ataletan hartu zuen parte Paloma Garcíaren rolean[2]. 2000an utzi zuen telesaila eta 2001ean Dagon: la secta del mar filmeko protagonistetako bat izan zen. Hurrengo urteetan hainbat proiektutan parte hartu bazuen ere ez zuen jarraipen handirik izan, lan aipagarriena 2004ko Paco y Veva saioan izan zuen.
2006an bikiak izan zituen, Daniela eta Martina[2], eta denboraldi batez telebista mundutik aldentzea erabaki zuen. 2008an telesail berri bati ekin zion, Yo soy Bea eta Isabel Rocamoraren rolean 144 ataletan hartu zuen parte[3]. 2012-2013 denboraldian Canal Sur kateko Arrayán telesailean hartu zuen parte.
Azken urteetan telebista programa batzutan agertu izan da tarteka, lehiakide gisa edo "celebrity" gisa. Adibidez El gran reto musical saioan 2017an eta MasterChef Celebrity saioan 2020an[2]. Azken programa honetako irabazlea izan zen gainera[4].
Negozioak
2011 urtean negozioen munduan sartzea erabaki zuen Santi Carbones bikotearekin batera. Espazio lokalizazio enpresa bat da. 2013an bigarren negozio bat sortu zuen, ikuskizunen antolaketarako enpresa. 2016an Tarifan Carbones 13 jatetxea ireki zuen senarrarekin batera[1]. 2018an Emma ekaitzak jatetxea suntsitu zuen baina berreraiki egin zuen. Garai hartan banandu zen senarrarengandik.
Filmografia
Zinema
Filmak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria |
1997 | Airbag | Araceli | Juanma Bajo Ulloa |
2001 | Dagon: la secta del mar | Bárbara | Stuart Gordon |
2003 | The Mark | Mariano Equizzi | |
2005 | El año que trafiqué con mujeres | Jesús Font | |
2005 | Bajo aguas tranquilas | Brian Yuzna | |
2005 | Proyecto Cassandra | Xavier Manich |
Telesailak
Telesailak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Katea | Oharra(k) |
1998-2000 | Médico de familia | Elke | Telecinco | atal bakarra |
1998-2000 | Al salir de clase | Paloma García | Telecinco | 390 atal |
2001 | Esencia de poder | Cristina Rivera | Telecinco | 23 atal |
2001-2002 | Paraíso | Elvira | La 1 | 2 atal |
2004 | Paco y Veva | Laura | La 1 | 18 atal |
2005 | Aída | Emma | Telecinco | atal bakarra |
2006 | Con dos tacones | Mónica | La 1 | 11 atal |
2008-2009 | Yo soy Bea | Isabel Rocamora | Telecinco | 144 atal |
2012-2013 | Arrayán | VBegoña | Canal Sur | 45 atal |
2016 | Paquita Salas | Bere burua | Flooxer | atal bakarra |
2021 | Servir y proteger | Martina Salvador | La 1 | Laister |
Telebista programak
- Uno para todas (1995-1996), Goyo Gonzálezekin. Azafata.
- Dobles parejas (1996), Santiago Segurarekin, Antena 3 katean. Aurkezlea.
- Pelotas fuera (1996-1997), Antena 3 katean. Aurkezlea.
- Lluvia de estrellas (1996), Antena 3 katean. Epailea.
- Menudo Show (1997), Antena 3 katean. Aurkezlea.
- Gala Noche de la Estrellas (1997), Antena 3 katean. Aurkezlea.
- Menudas estrellas (1997-1998), Antena 3 katean. Aurkezlea.
- Miss España 1999 (1999), Telecinco katean. Aurkezlea.
- Furor (2000), Antena 3 katean. Lehiakidea.
- Pasapalabra (2000-2015), Antena 3 eta Telecinco kateetan. Celebritya (45 programa).
- ¿Quién vive ahí? (2010) , La Sexta katean. Celebritya.
- El gran reto musical (2017), La 1 katean. Lehiakidea.
- MasterChef Celebrity (2020), La 1 katean. Lehiakidea.
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «¿Os acordáis de Raquel Meroño —'Al salir de clase', 'Yo soy Bea'—? Pues este es su aspecto actual, y el giro que ha dado a su vida» Elegí mal día 2017-11-16 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Raquel Meroño: empresaria, madre de gemelas y separada de buen rollo» www.vanitatis.elconfidencial.com 2020-10-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guzmán, Vanessa. (2020-09-20). «Raquel Meroño, la estrella de "Yo soy Bea", es una orgullosa madre de hermosas gemelas» amomama.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barco, Realización: Mercedes Jaramillo / Redacción: Cristina. (2020-12-09). «Raquel Meroño, entrevista a la ganadora de MasterChef Celebrity» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
Kanpo estekak
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)