Reason to Live
Reason to Live | ||||
---|---|---|---|---|
Kissen singlea | ||||
Egilea(k) | Kiss | |||
Argitaratze-data | 1987 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | hard rock | |||
Diskoetxea | Mercury Records (en) | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Crazy Nights | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Ron Nevison (en) | |||
Hitzak | Paul Stanley | |||
Bideoa | YouTube | |||
Kissen kronologia | ||||
|
"Reason To Live" | ||||
---|---|---|---|---|
Fitxategi:Reason To Live cover.jpg | ||||
Kiss(r)en singlea | ||||
Crazy Nights albumetik | ||||
Argitalpena | 1987ko azaroaren 12a (US) | |||
Formatua | 7" | |||
Grabazioa | One on One Recording Studios, Canoga Park, California: 1987 | |||
Musika mota | Hard rock power ballad | |||
Iraupena | 3:59 | |||
Diskoetxea | Mercury 870 022-7 (AEB) | |||
Ekoizlea | Ron Nevison | |||
Kiss (r)en single kronologia | ||||
|
"Reason to Live" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da beraien 1987ko Crazy Nights albumean agertzen dena. 1987. Urtean kaleratu zuten single moduan, eta taldearentzako arrakasta txikia izan zen, Erresuma Batuan Top 40an[1] eta 34. postua lortuaz Billboardeko Hot Mainstream Rock Tracks zerrendan[2] eta 64. postua Billboard Hot 100 zerrenda AEBetan.[2] Singlearen B-aldea albumeko Gene Simmonsen kantua da, "Thief in the Night".
Paul Stanley abeslari/gitarjoleak eta Desmond Child idazle profesionalak idatzia, kantua power ballad motakoa da, teklatu eta ekoizpen gogorrarekin. Musika bideo bat egin zuten singlea promozionatzeko, taldea abestia jotzen agertzen delarik, eta emakume bat agertzen delarik (Stanleyrekin erlazio batean egon zela suposatzen da), modu arriskutsu batean, eta emozioz ezegonkorra delarik. Hau argi ikusten da ardo botila bat botatzen duenean bera eta Stanley agertzen diren argazki bati, eta bere kotxea erretzen duenean, gasolinaz busti eta gero. Playboy neska izandako Eloise Broadyk egiten du emakume honen pertsonaia. Bideoa MTV katean eman zuten, eta Marty Callnerek zuzendu zuen eta Callner, Doug Major, eta Bill Brigodek ekoiztu zuten.[3]
Erreferentziak
- ↑ International Chart History
- ↑ a b Billboard singles chart history-Kiss. (Noiz kontsultatua: 2009-02-18).
- ↑ KISS Video Information