Rebecca Parkes
Rebecca Parkes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hamilton, 1994ko abuztuaren 16a (30 urte) |
Herrialdea | Hungaria Zeelanda Berria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mount Maunganui College (en) Rangitoto College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 182 zentimetro |
Rebecca Parkes Grace (Hamilton, Zeelanda Berria, 1994ko abuztuaren 16a), Zelanda Berrian sortutako waterpolo jokalari hungariarra da, eta brontzezko dominaK irabazi zituen Olinpiar Joko eta Europako Txapelketan.
Ibilbidea
2013ra arte, Zelanda Berriko junior selekzioan aritu zen. 2014an, Egerrek ziurtatu zuen. 2016an[1], Hungariako herritar bihurtu zen. 2017ko Udako Unibertsiadetan, zilarrezko domina irabazi zuen[2]. 2018ko Europako Txapelketetan eta 2019ko Munduko Txapelketan, laugarren sailkatuko zen Hungariako kide izan zen. 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kide ere izan zen[3]. Olinpiar Jokoen ostean, Greziako Etnikoko jokalari bihurtu zen[4].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[5][6].
Emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[7]. |
Gainerako lorpenak
- Europako Txapelketa
- brontzezko domina: 2020
- Unibertsiada
- zilarrezko domina: 2017
- Hungariako txapelketa
- Urrezko Domina: 2017-2018, 2018-2019, 2020-2021
Sariak
- Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021)[8]
Erreferentziak
- ↑ (Hungarieraz) nemzetisport.hu. (2016-11-22). «Női vízi: hét újonc, közte egy honosított a válogatott keretben - N» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Universiade-ezüstérmes a magyar női pólócsapat.
- ↑ (Hungarieraz) percre), SZŰCS ANDRÁS (összefoglaló), HARMATH ÁKOS (percről. (2021-08-07). «Tokió 2020: két góllal legyőzte a női válogatott az oroszokat, megv» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ (Hungarieraz) M, K. T. I. , T.. (2021-09-29). «Női vízilabda: Magyari Alda az UVSE-ben folytatja - NSO» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ «Rebecca Parkes» olympedia.org 2022-01-28an. begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Rebecca Parkes» Olympics.com 2022-01-28an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ https://web.archive.org/web/20211016103332/https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html
Kanpo estekak
- Parkes Rebecca adatlapja az MVLSZ oldalán. www.waterpolo.hu (2019-07-20an begiratua)