Rey sendagilearen erretratua
Rey sendagilearen erretratua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Vincent van Gogh |
Sorrera-urtea | 1889 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 64 () × 53 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Puxkin Museoa |
Bilduma | Puxkin Museoa |
Inbentarioa | Ж-3272 |
Rey sendagilearen erretratua 1889ko urtarrilan Vincent van Gogh margolariak burutu zuen lanaren izenburua da. Egun Pushkin Museoan dago. Doktore horrek Arlesko ospitalean ingresatu ondoren artatu zuen margolaria, hau bizar-labana batekin belarri bat ebaki ondoren. Margoaren behealdean, ezkerrean, letra gorri lodiak idatzita jaka urdinaren gainean, artistaren sinadura ikus daiteke: "Vincent. Arlés. 89 ".
Felix Rey
Felix Rey doktoreak, landa-mediku gazteak, margolaria artatu zuen abenduaren 24tik urtarrilaren 7an. Ondoren, kontaktuan egon ziren, eta agindutako medikazioa Reyk ematen zion. Epilepsia diagnostikatu zion eta erretzeari eta edateari uztea gomendatu zion. Eskerrak emateko, Vincentek erretratua oparitu zion.[1] Sendagileak gaixoa ez asaldatzeko onartu zuen baina urte batzuk geroago, "itsusia" iruditu zitzaiola esango zuen.[2] Ez berari ez bere etxeko beste inori ez zitzaien gustatzen, eta ganbaran baztertu zuten. Oilategian beira bat hautsi zenean, amak jaitsi egin zuen, harekin zuloa estaltzeko.[3] [4]
Hamar urte baino gehiago geroago, 1900ean, Vincenten lanaren zale sutsu batek bere balioaz sendagilea konbentzitu zuen. Orduan garbitu eta Ambroise Vollard merkatariari erakutsi zioten, zeinak 50 libera eskaini zizkion maltzurki, lanak askoz gehiago balio zuela garbi baitzegoen. Doktorearen aitari eskandalagarria iruditu zitzaion diru-kopuru hori "birria" horrentzat, baina, hala ere, Reyk 150 libera eskatu zituen, eta familia osoaren harridurarako merkatariak onartu zuen.[5] Felix Rey 1952ra arte bizi izan zen eta azkenera arte jarraitu zuen mantentzen Van Gogh iruzurra zela eta bere ospea moda iragankorra.
Margolana 1908an Berlingo Casserier galeriak erosi zuen. Ondoren, Parisko Druet galeriaren eskuetara pasa zen. Han 4.600 libretan Stchoukine bildumagileak erosi zuen. 1917ko Iraultzan konfiskatua izan zen eta Moskuko Arte Modernoan jaso zuten. Gaur egun Moskuko Pushkin Museoan dago ikusgai.
Ezaugarriak
Taulak 53 × 64 zm. neurtzen du, eta teknikoki mihise gaineko olio-pintura da. Gorriz sinatuta dago, behean eskuinetara, "Vincent, Arles, 89". Zirkunstantzien taula bat bada ere, lan hau estilo japoniar batean landu zuen Van Goghek, margolariaren kezkak erakutsiz. Erretratua artistaren onenetakoa da. Irudia hondo apaingarri baten kontra ebakitzen da; La berceuse sailekoak gogorarazten du. Haietan bezala, berriz ere tonu kontrastatura eta inguru beltzera jotzen du, baina medikuaren begirada sakona eta haren keinua nabarmentzen ditu. Bere Barrokoko maisu holandar miretsiei jarraituz Vincentek erretratatuaren nortasuna nabarmentzen zuen beti. .
Errreferentziak
- ↑ [1] 261.or.
- ↑ https://museovangogh.org/cuadros/retrato-del-doctor-felix-rey/
- ↑ https://www.artehistoria.com/obras/doctor-felix-rey
- ↑ https://www.datosfreak.org/datos/slug/vincent-van-gogh-retrato-doctor-felix-rey/
- ↑ Doiteau y Leroi (1939). Van Gogh et le portrait du Dr. Rey. Esculape.