Rouben Mamoulian
Rouben Mamoulian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tbilisi, 1897ko urriaren 8a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Armeniarra |
Heriotza | Woodland Hills, 1987ko abenduaren 4a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Familia | |
Aita | Zachary Mamoulian |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Montaigne (en) ![]() Moskuko Ubiertsitate Inperiala |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, antzerki zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | Eastman School of Music (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Rouben Mamoulian (armenieraz: Ռուբեն Զաքարի Մամուլյան; Tbilisi, Georgia, 1897ko urriaren 8a - Los Angeles, AEB, 1987ko abenduaren 4a) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen; jatorriz armeniarra, Paris, Mosku eta Londresen hazitakoa, eta antzerkirako zaletasuna gaztetatik zuena.
Biografia
Opera-zuzendari izateko joan zen Estatu Batuetara, eta berak eginiko Gershwin musikari ospetsuaren Porgy and Bess operaren arrakastak Hollywoodeko ateak zabaldu zizkion.
Antzerkia utzi gabe, zinema-saioak egin zituen, eta hainbat berrikuntza ekarri: kamera mugikorra erabili zuen lehen aldiz Applause (1929,Txaloak ) lanean, barne-bakarrizketaz baliatu zen Dashiell Hammetten City Streets (1931, Hiriko karrikak) egiteko, eta Becky Sharp (1935) filmean hiru koloretako teknikolorea erabili zen lehen aldiz.
Antzerkian lortu zuenaren antzera, maisulanak egin zituen obra musikatuekin, eta Greta Garbo, Marlene Dietrich, Maurice Chevalier eta beste antzezle ospetsuen zuzendari izan zen.
Filmografia
Urtea | Filma | Ekoiztetxe. | Aktoreak | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1929 | Applause | Paramount | Helen Morgan | |
1931 | City Streets | Paramount | Gary Cooper / Sylvia Sidney | |
1931 | Dr. Jekyll and Mr. Hyde | Paramount | Fredric March / Miriam Hopkins | |
1932 | Love Me Tonight | Paramount | Maurice Chevalier / Jeanette MacDonald | |
1933 | Queen Christina | MGM | Greta Garbo / John Gilbert | |
1933 | The Song of Songs | Paramount | Marlene Dietrich / Brian Aherne | |
1934 | We Live Again | Samuel Goldwyn Co. | Fredric March / Anna Sten | |
1935 | Becky Sharp | Pioneer Pictures | Miriam Hopkins | Technicolorrez |
1936 | The Gay Desperado | Pickford-Lasky | Nino Martini / Ida Lupino / Leo Carrillo | |
1937 | High, Wide, and Handsome | Paramount | Irene Dunne / Randolph Scott / Charles Bickford | |
1939 | Golden Boy | Columbia | Barbara Stanwyck / William Holden | |
1940 | The Mark of Zorro | 20th Century Fox | Tyrone Power / Linda Darnell | |
1941 | Blood and Sand | 20th Century Fox | Tyrone Power / Linda Darnell / Rita Hayworth | Technicolor film |
1942 | Rings on Her Fingers | 20th Century Fox | Gene Tierney / Henry Fonda | |
1948 | Summer Holiday | MGM | Mickey Rooney / Gloria de Haven / Walter Huston / Agnes Moorehead / Frank Morgan / Marilyn Maxwell | Technicolorrez |
1957 | Silk Stockings | MGM | Fred Astaire / Cyd Charisse | Metrocolorrez |
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rouben Mamoulian ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.