Rupprecht Bavariakoa
Rupprecht Bavariakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Munich, 1869ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Starnberg, 1955eko abuztuaren 2a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Theatinerkirche (Munich) |
Familia | |
Aita | Luis III.a Bavariakoa |
Ama | Queen Maria Theresa of Bavaria |
Ezkontidea(k) | Maria Gabriela Bavarian (1900eko abuztuaren 10a - 1912ko urriaren 24a) Antonia, Crown Princess of Bavaria (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Wittelsbach-eko etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniar Arkeologia Institutua Zientzien Bavariar Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | general field marshal (en) ![]() |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
![]() ![]() |
Rupprecht, Bavariako printze oinordekoa (Rupprecht Maria Luitpold Ferdinand; Munich, 1869ko maiatzaren 18a - Starnberg, 1955eko abuztuaren 2a) bavariar militar eta printzea izan zen. Azken Bavariako Erresumako printze oinordekoa izan zen.
Luis III.a Bavariakoa eta Maria Teresa Austria-Estekoaren semea izan zen.
Eskolan ikasketak amaitu ondoren, Bavariako armadan sartu zen, baina 1889 eta 1891 artean Munich eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen. Koronel mailara igo ondoren, infanteriako erregimentu baten agintea hartu zuen eta luze bidaiatu zuen. 1913an jeneral bihurtu zen eta 1913ko azaroaren 5ean Bavariako printze oinordeko bihurtu zen.
Lehen Mundu Gerran Seigarren Armada alemaniarra modu eraginkorrean zuzendu zuen Mendebaldeko Frontea, bereziki Lorrenan. 1916an mariskal mailara igo zen.
Gerraostean, aireko bonbardaketen, gasen eta itsas blokeoen aurka egin zuen, eta nazismoaren aurka ere bai. 1939an Italian erbesteratzera behartu zuten. Azkenean, Bavariako monarkia berrezartzeko borrokan jarraitu zuen.
Bi aldiz ezkondu zen. Lehena Maria Gabriela Bavarianekin eta bigarrena Antonia Luxenburgokoarekin eta guztira hamaika seme-alaba izan zituen.