Ryoko Tani
Ryoko Tani | |||
---|---|---|---|
2010eko uztailaren 26a - 2016ko uztailaren 25a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | 田村亮子 | ||
Jaiotza | Fukuoka, 1975eko irailaren 6a (49 urte) | ||
Herrialdea | Japonia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Yoshitomo Tani (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Teikyo University (en) Nippon Sport Science University (en) | ||
Hizkuntzak | japoniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta judoka | ||
Pisua | 48 kilogramo | ||
Altuera | 146 zentimetro | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | People's Life First (en) Japoniako Alderdi Demokratikoa Tomorrow Party of Japan (en) |
Ryoko Tani, jaiotzez Ryoko Tamura (Fukuoka, 1975eko irailaren 6a) judoan lehiatu zen kirolari japoniar bat da. Udako bost Olinpiar Jokotan parte hartu zuen 1992 eta 2008 urteen artean, eta guztira bost domina lortu zituen: urrezko bi, zilarrezko bi eta brontzezko bat. 1994ko Asiako Jokoetan urrezko domina lortu zuen. 1991 eta 2007 urteen arteko Munduko Judo Txapelketetan zortzi domina irabazi zituen , eta domina bat 1991ko Asiako Judo Txapelketan.[1]
Bizitza
Ryoko Tamura Fukuokan jaio zen 1975eko irailaren 6an. Tikyo Unibertsitatean literatura ikasi zuen eta Toyotan sartu zen 1998an. 2003an Yoshitomo Tanirekin, Orix BlueWave beisbol taldeko jokalari olinpiko eta profesionalarekin, ezkondu zen. Bikoteak bi seme-alaba ditu, 2005ean eta 2009an jaiotakoak.[2]
Ibilbidea
Udako bost Olinpiar Jokotan parte hartu zuen 1992 eta 2008 urteen artean, eta guztira bost domina lortu zituen: urrezko bi, zilarrezko bi eta brontzezko bat. 1994ko Asiako Jokoetan urrezko domina lortu zuen.
Zortzi domina irabazi zituen Munduko Judo Txapelketan 1991 eta 2007 urteen artean, eta domina bat 1991ko Asiako Judo Txapelketan.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Ryoko Tani. 2020-09-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Ingelesez) Ryoko Tani. 2021-12-21 (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ryoko Tani. 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).