Saguzar kriptiko
Saguzar kriptiko | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Chiroptera |
Familia | Vespertilionidae |
Generoa | Myotis |
Espeziea | Myotis crypticus Manuel Ruedi, Carlos Ibáñez, Irene Salicini, Javier Juste, Sébastien J. Puechmaille, 2019[1]
|
Saguzar kriptikoa[2] edo Myotis cypticus Vespertilionidae familiako europar saguzar bat da. Myotis nattereri saguzar espeziearen konplexuko kidea da, eta bere ahaiderik gertukoena. 2019ra arte Myotis escalerai espeziearekin nahastu ohi zen Iberiar penintsulan, baina analisi genetikoak erakutsi zuen bi espezie desberdin direla[3].
Deskribapena
4-5 zentimetro luze den saguzar txikia da, 12 gramoko pisua ohi duena. Aurpegia arrosa du, eta mutur eta belarri luzeak. Bizkar-ilajea marroia eta grisa da eta sabelaldea, berriz, argiagoa edo zurixeagoa[2].
Habitata
Abandonatutako eraikinak edo zuhaitz hostoerorkorren pitzaduretan bizi ohi dira[2].
Erreferentziak
- ↑ Juste, Javier; Ruedi, Manuel; Puechmaille, Sébastien J.; Salicini, Irene; Ibáñez, Carlos. (2019-02-14). «Two New Cryptic Bat Species within the Myotis nattereri Species Complex (Vespertilionidae, Chiroptera) from the Western Palaearctic» Acta Chiropterologica 20 (2): 285. doi: . ISSN 1508-1109. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
- ↑ a b c Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) CSIC. «Hallada una nueva especie de murciélago desconocida en Europa | Consejo Superior de Investigaciones Científicas» www.csic.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).