Salamandridae
Salamandridae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Caudata |
Familia | Salamandridae Goldfuss, 1820
|
Generoak | |
Ikusi testua
|
Salamandridae Caudata ordenaren anfibio familia bat da, 74 espezie barnean dituena.
Salamandrido urodeloen ordenako izen bereko familiako anfibioez esaten da. Egituraz sugandilaren antzekoak dira, baina haiek baino sendoagoak dira. 32 cm inguru luze izaten dira. Hanka motz samarrak dituzte, lau behatzekoak aurrekoak eta bostekoak atzekoak. Begiak handiak eta betazaldunak dituzte; mihia, berriz, txikia dute. Salamandrido helduek ez dute zakatzik izaten, baina larbek bai. Bizitza lehorrean ematen dute, baina arrautzak errutera uretara joaten dira. Europan, Afrikako ipar-mendebalean, Asian eta Ipar Amerikan bizi dira. Salamandrido motarik ezagunena arrabioa da.
Generoak
- Calotriton
- Chioglossa
- Cynops
- Echinotriton
- Euproctus
- Lissotriton
- Lyciasalamandra
- Mertensiella
- Mesotriton
- Neurergus
- Notophthalmus
- Ommatotriton
- Pachytriton
- Paramesotriton
- Pleurodeles
- Salamandra
- Salamandrina
- Taricha
- Triturus
- Tylototriton
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-3-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.