San Andrés eta Providencia (departamendua)
San Andrés eta Providencia | |||
---|---|---|---|
Kolonbiako departamendua | |||
| |||
Administrazioa | |||
Eskualdea | Uharteetako eskualdea | ||
Hiriburua | San Andrés | ||
ISO 3166-2 | CO-SAP | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 14°23′N 80°17′W / 14.38°N 80.28°W | ||
Azalera | 52 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 77.101 biztanle | ||
Urtea | 2016ko zenbatespena | ||
Dentsitatea | 1468,6 bizt/km² | ||
http://www.sanandres.gov.co/ |
San Andrés, Providencia eta Santa Catalina uhartedia (gaztelaniaz: Archipiélago de San Andrés, Providencia y Santa Catalina), edo San Andrés eta Providencia besterik ez, Kolonbiako 32 departamenduetako bat da. Karibe itsasoan dago, Kolonbiako itsasbazterretik 775 kilometro ipar-mendebaldera eta Nikaraguako ekialdeko itsasbazterretik 220 kilometrora.
San Andrés, Providencia eta Santa Catalina uharteek eta uhartexka batzuek osatzen dute departamendua. 52 kilometro koadroko eremua du[1], eta 2016an 77.101 biztanle zituen[2]. Hiriburua San Andrés da (68.283 biztanle 2010ean[3]).
Erreferentziak
- ↑ Statoids.com: Departments of Colombia, statoids.com
- ↑ «Censo General 2005 - Proyecciones nacionales y departamentales de población 2005-2020», dane.gov.co
- ↑ San Andrés: Proyección población 2010, dane.gov.co
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Departamento de San Andrés, todacolombia.com