San Gennaroko katakonbak
San Gennaroko katakonbak | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Hiria | Napoli |
Koordenatuak | 40°51′51″N 14°14′51″E / 40.86418°N 14.247624°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1985 |
Arkitektura | |
Azalera | 5.000 m² |
Zerbitzuak | |
Bisitariak urtean | 35.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Capodimonte 13, 80136 Napoli |
Webgune ofiziala | |
San Gennaroko katakonbak Napolin (Italia) dauden lurperatze paleokristauak dira. Hiriaren iparraldean daude, Capodimonte aldera ematen duen maldan. Sarrera aurkitzeko erreferentzia Madre del Buon Consiglio eliz handia da.[1]
Historia
Jatorriz hiru ziren bertan zeuden hilerriak, hiru santuei eskainiak: Gaudioso Napolikoa, Jenaro (apezpikua) eta Severo. Dena dela, katakonben lehenego lurperatzea Erromako familia aberats batena izan zen (izena ez da gorde), II. edo III. mendekoa. Horren arabera kristauen aurreko lurperatzeak egin ziren han eta baita sekta baten biltzeko tokia izan zen. Ondoren, beheko solairuko ataria egin zen. III. mendean Agrippino di Napoli, Napoliko seigarren apezpikua, lurperatu zuten eta, ondorioz, debozio tokia bihurtu zen batez ere Agrippino zuen santu ospeagatik. IV. mendean, bestetik, Gennaro santua, hiriaren patroia, lurperatu zuten bertan. XI. mende arte katakonbak apezpikuen lurperatze tokia izan zen. XIII. mende eta XVIII. mende artean multzoa nahiko utzita gelditu ziren eta lapurketak eta txikizioak ohikoak izan ziren. Gaur egun hezurrak bertatik atera ondoren, katankonbak zaharberrituak izan dira eta 1969tik bisitarientzat ireki egin dira.[2]
Katakonbek hiru solairu dituzte, zaharrena behekoa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Italieraz)