San Nikolas eliza (Hanburgo)
San Nikolas eliza (Hanburgo) | |
---|---|
Ehemalige Hauptkirche St. Nikolai | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Borough of Hamburg | Hamburg-Mitte |
Koordenatuak | 53°32′51″N 9°59′26″E / 53.5475°N 9.9905555555556°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1195 |
Izenaren jatorria | San Nikolas Barikoa |
Erlijioa | Luteranismoa |
Elizbarrutia | Evangelical Lutheran Church in Northern Germany (en) ![]() |
Izena | San Nikolas Barikoa |
Suntsipena | 1943 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | George Gilbert Scott |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Dimentsioak | 147,88 (![]() |
Webgune ofiziala | |
Hanburgoko San Nikolas eliza (alemanez: St.-Nikolai-Kirche) estilo neogotikoan eraikitako eliza da, Hanburgon dauden bost eliza protestanteetako bat. Aliatuek Bigarren Mundu Gerran egindako bonbardaketen erruz dorre nagusia baino ez da zutik gelditzen.
Historia
XII. mendean Alster ibaiaren ertzean San Nikolas kapera eraiki zen, hau baitzen marinelen patroia. Beronen gainean Hanburgoko katedrala izango zen egurrezko eliza jaso zen. 1335ean adreiluzkoa egitea erabaki zuten gehiago iraun zezan.
1517an dorrea jaso zuten, 1589an erre zena. Honen ordez eraikitako bigarren dorreak ere ez zuen zorte handirik izan 1644ean behera erori baitzen. Orduan Peter Marquardtek diseinaturiko 122 metrotako altuera zuen dorrea eraiki zuten. 1842ko sutean eliza osorik erre zen. 1843an diru bilketa egin zen eliza berria jasotzeko eta 1844ean egindako lehiaketan Gottfried Semperren diseinuak irabazi zuen baina azkenean ez zen aurrera eraman bere kupula erromanikoak ez baitzuen hiriaren paisaiarekin bat egiten.
George Gilbert Scott arkitekto ingelesa kontratatu zuten katedral berria eraikitzeko eta 1863an bukatu zen eliza. Dorrea 1874ean bukatu zutenean munduko eraikin garaiena izan zen bere 147'3 metrotako altuerarekin. 1876an Rouengo elizak gainditu zuen.
Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek eliza eraitsi zuten baina dorreak zutik dirau.
Berreraikitzea
Rettet die Nikolaikirche e.V. (Berreskura dezagun San Nikolas eliza) fundazioa 1990etik ari da eliza berreskuratzeko lanetan. Gaur egun igogailu bat ipini dute goraino igo eta Hanburgoren ikuspegi itzelaz gozatzeko.