San Pedro eliza (Asteasu)

San Pedro eliza
San Pedro elizaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAsteasu
Koordenatuak43°12′N 2°06′W / 43.2°N 2.1°W / 43.2; -2.1
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura

Elizmendiko San Pedro eliza XVI. mendeko erlijio-eraikina da, Gipuzkoako Asteasu herrian dagoena. San Petriri sagaratua dago.

Kokalekua

Herrigunetik kanpo dago, Elizmendi auzoko muino batean.

Historia

XVI. mendean eraiki zen, baina oraindik aurreko elizaren aztarnak ageri dira.

Eraikina

Oinplanoak latindar gurutze forma du. Atelada erromanikoa da eta erretaula nagusia barrokoa.

Balio berezikoak bataiarria eta erretaula ditu:

  • Eliza barruan harri oso batean zizelatutako ponte gotikoa dago. Bataiarri honetan Asteasuko armarria dago, bi aingeruk eutsia.
  • Erretaularen erdiko nitxoan patroiaren irudia dago, 1572 eta 1575 bitartean Joanes Antxetak zizelkatua, eta ondorengo urteetan Intxaurrandiagak eraldatua. Korua ere azken horrena da. Erretaula nagusiaren beste zatiak XVIII. mendean galdu ziren.

Irudi galeria

Kanpo estekak