Sanin Kaigan Parke Nazionala
Sanin Kaigan Parke Nazionala | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | national parks of Japan (en) ![]() |
Azalera | 211,61 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°36′N 134°36′E / 35.6°N 134.6°E |
Kokapena | San'in region (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Ur-gorputza | Japoniako itsasoa |
Sanin Kaigan Parke Nazionala (japonieraz: 山陰海岸国立公園 Sanin Kaigan Kokuritsu Kōen ) Japoniako Honshu uhartearen mendebaldean dagoen Parke Nazionala da. 1963ko uztailaren 15ean ezarri zen.
Geografia
Japoniako itsasoaren kostaldean zabaltzen da, Tottori hiritik Kyōtangora. 87'83 km²-ko azalera dauka eta bereziki ezagun bihurtu dute arroka formazio bitxiek, uharteek, leizeek eta kostaldeko dunek.
Ondasun nabarmenak
- Uradome kostaldea: Tottori prefeturako 9-10 kilometroko kostaldea hartzen du eta itsasoaren higadurak labar, horma, tunel, leize eta arroka bitxiak sortu ditu.
- Tottoriko dunak: Japoniako duna sistemarik handiena da eta 30 km² azalera hartzen du. Sendai ibaiak ekarritako sedimentuek sortu dituzte duna hauek.
Iruditegia
-
Kamogaiso, Uradome kostaldean.
-
Seganmatsu uhartea, Uradome kostaldean.
-
Takeno hondartza.
-
Tottoriko hareazko dunarik handiena.
-
Gamelua dunatan.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Sanin Kaigan Nazionalaren webgunea